Duela urte batzuk 27.000 sinadura bildu nituen Change.org web orriaren bitartez, harrezkeroztik, arduradun batekin kontaktuan jarri nintzen, txosten bat egin nuen, Eusko Jaurlaritzak eta zenbait leku desberdinetik bildutako informazioaz, arduradun honi bidali nion eta berak Californiara. Eusko Jaurlaritzari aldiz, lortu nuen kontaktuaren informazioa eman nion haiek hobeto bideratzeko gai hau, hau egin eta gero, ez dut berririk jaso, gauzak aldatu dira berriro.
Gai hau alde batera utzi nuen, are gehiago, software librea erabiltzen eta bultzatzen hasi nintzen, baina bitartean, Apple gailuak erabiltzen duten erabiltzaile batzuk, haien artean irakasle batzuk (ikastetxetan iPad-ak erabiltzen dituztenak) edo euskal ikerlari eta kazetari batzuk honi buruz galdetu zidaten ere, ea egoera hau nola zegoen jakin nahirik, haiek lanean Applen produktuak erabiltzen dute eta euskaraz erabili nahi dutela adierazi zidaten.
Hortaz, martxan jarri nintzen berriro. Alde batetik, nire kabuz ikertzen hasi nintzen MacOS sistema eragile bat itzuli nahirik, horretarako orduak pasa eta lortu nuen, emaitza, argazki honetan duzue:
Adibide bat besterik ez da. Beste alde batetik, kontaktuak egiten hasi nintzen ere, orduak ere sartzen eta ikertzen, kasu honetan, AEBetan, eta lortu nituen. Helburua izan da, erakuztea euskaratu ahal dela, AEBetan dauden langileei adierazi nien, Apple gailuak, euskaldunok euskaraz erabili nahi ditugula, hainbat gauza gehiago adierazi eta gero, hemen dituzue haien erantzun batzuk:
Argi dago momentuz ez duala argitaratuko itzulpenik, are gehiago, itzultzaile ofizialei bideratuko nuen prozesu hau eta alde batetik ere, Applen baimenaren zain nagoelako. Beraz, egoera berri bat zabaltzen da.
Beste alde batetik, jakin ezazue, software librearen alde egon naiz beti, euskaraz erabili ahal delako batez ere, mundu honetan bizi diren erabiltzaileei (software librea) esan behar diet, euskara ere, edozein sistema eragiletan egon behar dela ere. Agian erabiltzaile kopuru bat bakarrik Mac edo iPhone erabili nahi du, beste kopuru bat Linux bakarrik, beste bat Windows bakarrik… eta hori, errespetatu behar da, mundu teknologiko honetan dauden harresiak botatzea lortu behar dugu eta euskara edonora heltzea. Badakit agian baten bat honekin ados ez egotea, batzuk horrela adierazi didate, “zergatik Mac?” eta dinot nik, “zergatik ez?”, nire helburua da, hau da, euskara edonora heltzea eta ez bakarrik leku konkretu batzuetara, zenbat eta aukera gehiago eduki hobeto, horrela, euskaldunok, aukera gehiago edukiko ditugu euskaraz lan egiteko, bizitzeko…
Informazio gehiago lortzen dudanean adieraziko dizuet.
Iparra.eus