- PRIBATUTASUNA -    

Internetetik gauzak deskargatzen ditugunean, konexiorik edo argi indarrik gabe geratu ahal gara, hau gertatzen denean, deskarga guztiak huts egiten dute, ondorioz, berriro deskargatu beharko ditugu. Hau ez gertatzeko JDownloader aplikazioa erabil daiteke, edozein sistema eragiletan instalatu ahal da (Windows, Mac OS edo Linux).

Demagun artxibo bat deskargatu nahi duzuela, artxiboaren lotura edo URL-a kopiatzerakoan, JDownloader-ek zerrenda bat sortuko du, bertan nahi dituzuen URL-ak edo loturak itsatsi ditzakezue, horrela, argi indarrik edo konexiorik gabe geratzekotan, zerrendan dituzuen deskargak gelditu diren momentutik berriro martxan jarriko dira, hortaz, ez duzue berriro hasieratik deskargatu behar.

Normalean, URL bat kopiatzerakoan automatikoki aplikazioan itsatsiko da, horrela ez bada, <<Gehitu esteka berria>> jartzen duen lekuan gehitu beharko duzue edo dituzue bat baino gehiago badira.

Aplikazioa deskargatu nahi baduzue sakatu hemen.

Bideo honetan adibide bat ikusiko duzue:

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.