Internetetik bideoak, filmak, telesailak, telebistako programak ikusi nahi badituzue eta gainera euskaraz, Kodi aplikazioari esker, egin daiteke.
Zer behar duzue? bi gauza besterik ez, zuen ordenagailua eta interneteko konexioa. Euskal Herrian edo kanpoan bizi bazarete, Kodi aplikazioari esker, EITBn eman diren bideo guztiak ikusiko dituzue, ez hori bakarrik, mundu maila osoko bideoak, dokumentalak, kirol probak… desberdinak ere. Kasu honetan, euskaraz dauden bideoak, telesailak euskaraz ikusteko aukera nola egin behar duzue erakutsiko dizuet.
Iparraldean ditudan ezagunak eta ezagutuko dituzuen gehienak, agian euskaraz topatzeko materiala, YouTubera joko dute eta askotan ez da nahi den bestekoa, Kodik material gehiago eskainiko dizue.
Bideoan ikusiko duzue, instalatuta eta gero, nola konfiguratu eta erabili behar den, baita adibide bat ere.
Deskargatu behar zuen sistema eragilerako:
Nola erabili behar da?