- PRIBATUTASUNA -    

Agian noiz edo noiz gertatu zaizue, jatetxe batera bazkaltzera joan eta amaitu ondoren, zuen gailuak jatetxeari buruzko iritzia emateko eskatu dizue, ezta? Beste establezimendu eta saltoki batzuekin gertatzen da ere. Beste batzuetan, guk zuzenean nahita ematen dugu iritzia; galdera da, nola agertzen dira iritzi horiek Googlen?

Oro har, iritzi horiek publikoki argitaratzen dira, hau da, edonork ikusi edo irakur ditzake Gmail-en saioa hasi beharrik gabe. Iritziarekin batera, ezezagunak izan daitezkeen beste datu batzuk gehituko dira ere:

  • Egon garen kokalekua.
  • Egindako argazkiak.

Pribatutasunari begira, bi gauza oso garrantzitsuak aipatu behar dira. Alde batetik, gure kokalekua adieraziko dugu iritzi bat ematen dugun bakoitzean, non egon garen ikusiko da (oporretan non egon garen, zeintzuk diren gustuko ditugun lekuak…).

Beheko irudian agertzen den moduan, erabiltzaile honen iritzi guztiak ikus daitezke, non egon den ere, gainera, puntuak jaso daitezke iritziak emateagatik.

Beste alde batetik, argazkiak igo daitezke ere. Argazkien kontura, bakarrik bazaudete, zuen erabakia da, baina jende gehiago egonez gero, adi, agian ez dute nahi haien aurpegia publiko egin nahi eta. Gutxienez haien aurpegiak pixela edo ezabatu beharko lirateke. Baimena izanez gero, ez litzateke arazorik egongo, baina ezezagunak edo baimen barik argitaratuz gero, kontuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.