- PRIBATUTASUNA -    

Gure telefonoen eta tableten USB portuak, elektrizitatearen bitartez kargatzeko eta datuak bidaltzeko diseinatu ziren. Edozein lekutara konektatzen dugunean, gure gailua konektatzen den USB lekuarekin konexio bat sortuko du, hau da, konexioa ezartzeko datu batzuk bidali behar ditu, hortaz, jakin barik, gure gailua beste leku ezezagun batera konektatuko da, hortaz, datuak bidaltzeko arriskua egongo da.

Non dago arriskua?

Gailua konektatzen dugunean, ez dakigu makina edo zerbitzu horren atzean duen helburua zein den, kargatzea bakarrik edo kargatzea eta informazioa lapurtzea. Telefono eta tableten munduan, Android 4.x motatako gailuak dira datu gehien transferitzen dituztenak MTP protokoloaren bitartez (Media Transfer Protocol), hau da, konexio hauetan, gailuan dauden artxibo guztiak ikusteko aukera ematen. Gailua blokeatuta edo kargatzeko eran bakarrik jartzen badugu ere, datuak bidaliko dira.

Zer motatako informazioa lapurtu daiteke?

Konexioa eginez gero, gailuaren modeloa eta non konektatzen dugun arabera, edozer gauza lapurtu edo ikus daiteke, telefonoaren datu oso garrantzitsuak IMEI, telefono mota… agian datu hauek ez zaizkigu asko inporta, baina jakin ezazue, oso garrantzitsuak direla ere. Zeintzuk dira benetan inportatzen zaizkigun datuak? gure bideoak, argazkiak, dokumentuak, mezuak… dira, hauek ere, arriskuan jarriko genituzke. Baina ez hori bakarrik, gure gailura malware mota desberdinak sartu ahal dizkigute ere, hortik aurrera espiatzeko edo nahi dutena egiteko.

Kontutan izan behar dugu ere, konexioa non egiten dugun eta atzean benetako asmoa zein den, zeren eta ez dugu jakingo.

Gomendagarriena da, gure gailua behar den bezala kargatzea, hau da, entxufe bat erabiltzen.

ITURRIA: Kaspersky

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.