- PRIBATUTASUNA -    

Duela gutxi ikerketa bat egin nuen eta zuekin elkarbanatu nahi dut. Egun, edozein tokitan kreditu-txartelarekin ordaintzen dugu, dena bezala, bere arriskuak ditu. Egin dudan ikerketa hau izan da. Erakunde publiko batera deitu dut eragiketa bat egiteko asmoarekin, zerbait ordaintzeko asmoarekin. Ordaintzeko modua eskatu zidatenean, kreditu-txartelaren bitartez egitea aukeratu nuen, hau dena, telefonoz, pribatutasuna zenbateraino babesten zuten jakin nahirik.

Datuak eskatzerakoan, izen-abizenak, txartelaren zenbakia eta data eskatuko zidatela pentsatzen nuen, baina ez, datu gehiago eskatu zidaten. Eskatu zidaten lehenengo datua, izen-abizenak izan ziren, gero, txartelaren zenbakia, data eta azkena, atzeko aldean dauden hiru zenbakiak. Azken datu hauek, hiru zenbaki horiek eskatzerakoan, nire ikerketa amaitutzat eman nuen.

Datu guzti hauek emanez gero, edonork edozein motatako erosketak egin ahal izango zituen nire izenean. Amazonen, adibide bat aipatzearren, ez da beharrezkoa horrenbeste daturik txartela erabiltzeko, ikerketa honetan adibidez, den-denak eskatu zizkidaten. Interneten bidez erosketak egiten badira, datu horiek zifratu beharko lituzkete eta horrela gorde aldi berean ere, “https://www….” agertzen den lekuan, ikur berde bat agertu behar da, kandadu edo ezkutu antzeko bat, horrek esan nahi du, zuen datuak babestuko direla ematerakoan. Datuak emanez gero, telefonoz batez ere, ez dakigu nonbaiten apuntatu dituzten, paper batean apuntatu eta gero zakarrontzira bota, hirugarren batek aurkitu eta gero erabili… Aukera asko daude eta sustoa nahiko handia izan daiteke. Gomendioa, noizbait datu guztiak eskatzen badizkizue, ez eman denak, beste era bat bilatu edo eskatu ordaintzeko.

Amazonen txartela gehitzeko beharrezkoak diren datuak.

Nire txartela edo datuak lapurtu dizkidate eta nire izenean gastuak egin dituzte

Inoiz zuen txartelak erabiliz dirua lapurtu badizuete, lehenik eta behin txartelari baja eman, gaur egun telefonotik errez egin daiteke banku-aplikazioaren bidez, bestela zuzenean bankuari deitu edo bertara joan. Bankuan, azaldu zer gertatu zaizuen eta adierazi zuen izenean egindako gastuak (diru-kopurua eta erosketa-data). Datu horiekin, salaketa jarri, horretarako, Ertzaintzaren komisaria batean. Dirua bueltatzeko prozesuak hilabete edo bi iraun dezake.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.