Ku-Ku!

93

Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen gurasoontzat zuon udalerri, mankomunitate edota kuadrillako euskara zerbitzuak sortu duen aplikazioa duzue honako hau.

Aplikazioak bi atal nagusi ditu: bata umeena eta bestea gurasoena.

Sarrerako pantailan 7 pertsonaia aurkituko dituzu, bakoitzak jolas batera eramango zaitu: Forma geometrikoak, Hizkien jokoa, Ikusi eta ikasi, Kati katua, Koloreak, Pare jokoa eta Zenbakiak. Umeek gustukoen duten pertsonaia aukeratu eta jolasten duten bitartean euskara landuko dute. Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu.

Gurasoen atala lau zatitan banatuta dago. Hasieran, umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; bigarren zatia euskara-gaztelania hiztegi laburra da, hainbat ataletan berezita eta, gainera, hitzak lokuzioen bidez entzun daitezke. Ondoren, ariketa batzuei esker umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren ikasteko aukera dago; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

ERABILI ETA HASI EUSKARA EMATEN SEME-ALABEI

Deskargatu hemen:

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU