KulturGazte

258

Aplikazio hau doakoa da eta 18-24 urte bitarteko gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko dago pentsatua. Bi jokoz dago osatua, bata antzerkiari buruzkoa eta bestea musikari buruzkoa eta oso mekanika erraza dute. 20 galderez osaturiko 4 mailatan daude banatuak eta maila batetik bestera pasatzeko aukera dago, lortu diren puntuen arabera. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, eta hauek jokoan aurrera egiten laguntzen dute.

Ezaugarriak:

  • 18-24 urte bitarteko neska-mutil euskaldunei dago zuzendua.
  • Gazteentzako kultur eskaintzan, euskararen erabilera sustatu nahi du.
  • Musika: XX. mende bukaeratik gaur egun entzuten den musikaren inguruko galderak, taldeen logoak identifikatu, bakarlari edo taldeei buruzko galdera, diskoen izenburuak etab.
  • Antzerkia: euskal antzezleei buruzko galderak, antzoki ezberdinei buruzkoak, antzezlanen izenburuak, antzerkiaren historiaren ingurukoak…

Deskargatu hemen:

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

Laster: App Store

ELKARBANATU