Apple enpresaren aldetik ez denez erantzunik jaso, bere sistema eragileak euskaratuko dituen edo ez, iparra.eus-ek erabaki bat hartu du, macOS sistema eragilea euskaratuko du, Mojave hain zuzen ere. Zuentzat eskuragarri jarriko zaizue material guztia, ordenagailua euskaraz erabil dezazuen. Nola egin behar duzuen, deskargatzean ikusiko duzue, aplikazio bakoitzak gida labur bat edukiko du. Ez larritu, oso erreza da.
-LEHENENGO URRATSA-
Lehenengo eta behin hau egin behar duzue (prozesu hau behin bakarrik egin behar da):
Sistema eragileak, babesteko sistema bat du, aktibatuta egonez gero, ezin izango duzue deskargatutako karpeta bere lekuan kopiatu, hortaz, desaktibatu beharko duzue. Nahi izanez gero, kopiatu eta gero, berriro aktibatu ahal duzue.
- Ordenagailua martxan jartzen duzuenean, soinua hasi baino lehenen, sakatu eta mantendu aldi berean segundo batzuk “cmd + r” bi teklak.
- Goiko menuan “Terminala” aukeratu.
- Idatzi hau “csrutil disable” eta sakatu “Enter“.
- Desaktibatuta duzuen edo ez jakiteko, idatzi: csrutil status. Ondo egin baduzue, disable dagoela esan beharko dizue.
- Ordenagailua berrabiarazi.
Bideo honetan ikusiko duzue hobeto:
Une horretatik aurrera, deskargatutako karpetak dagozkien direktorioetan kopia ditzakezue. Gogoratu, hau behin bakarrik egin behar duzue. Nahi izanez gero, hau berriro aktibatzeko “csrutil enable” idatzi.
-BIGARREN URRATSA-
MOJAVE macOS APLIKAZIOAK EUSKARAZ DESKARGATU: