- PRIBATUTASUNA -    

Egun hiri edo herri bat topatzeko gehien erabiltzen den aplikazioa Google Maps da, Applek aldiz, bere aplikazio berezia ere badu, Maps (ingelesez). Google Maps oso ondo dago, informazio asko ematen du, baina arazo bat du, nabigatzaile batetik hiri edo herri bat topatzerakoan, emaitza oso desberdina izango da arakatzailea edo sakelako telefonoa euskaraz konfiguratuta dugun edo ez, hau da, adibidez, arakatzailea edo sakelako telefonoa euskaraz konfiguratuta badugu (hemen ikusi nola konfiguratu) eta Google Maps-en Getaria topa nahi badugu, emaitza Getaria izango da, aldiz, gazteleraz konfiguratuta badugu, emaitza “Guetaria” izango da, horrela izen guztiekin.

Hau arakatzaileekin batetik, sakelako telefonoekin egiten badugu berdin gertatuko da, euskaraz badugu Getaria, gazteleraz, “Guetaria”.

Zer gertatzen da iPhone edo iPad, Macbook Pro… Applen gailuekin kontrakoa gertatzen da, Getaria topatzen badugu, Getaria agertuko zaigu, berdin da gailua euskaraz, ingelesez edo txinoz erabiltzen badugu, ez du herria edo hiriaren izena aldatuko.

Gertatzen dena da, oraindik izenak ez daudela guztiz ondo konfiguratuta, aplikazioan oraindik irakur daitezke izen batzuk gazteleraz idatzita. Hau ikusita, duela gutxi, Applen enpresarekin kontaktuan jarri nintzen izenak zuzentzeko, euskaraz jartzeko. Momentuz, Gernika, Deba, Mutriku izenak aldatu dira. Zuzenketak egiten jarraitzen ari naiz, azkenak hauek izan dira:

  • Lehen: Pamplona
  • Orain: Pamplona/Iruña
  • Azken eguneraketa: 2020-02-04

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Zumárraga
  • Orain: Zumarraga
  • Azken eguneraketa: 2019-06-07

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: San Sebastian
  • Orain: Donostia – San Sebastian
  • Azken eguneraketa: 2019-03-09

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Oyarzun
  • Orain: Oiartzun
  • Azken eguneraketa: 2019-01-13

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Usúrbil
  • Orain: Usurbil
  • Azken eguneraketa: 2018-12-16

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Abárzuza
  • Orain: Abartzuza
  • Azken eguneraketa: 2018-12-14

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Ochagavia
  • Orain: Otsagabia
  • Azken eguneraketa: 2018-12-14

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Mondragón
  • Orain: Arrasate / Mondragón
  • Azken eguneraketa: 2018-12-02

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Elgóibar
  • Orain: Elgoibar
  • Azken eguneraketa: 2018-12-02

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Vitoria
  • Orain: Vitoria – Gasteiz
  • Azken eguneraketa: 2018-12-02

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Azcoitia
  • Orain: Azkoitia
  • Azken eguneraketa: 2018-11-12

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Arechavaleta
  • Orain: Aretxabaleta
  • Azken eguneraketa: 2018-11-08

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Lehen: Ondárroa
  • Orain: Ondarroa
  • Azken eguneraketa: 2018-10-28

 

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.