Mendiak

105

MENDIAK, Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa da. Mendizale aurreratuentzat ez ezik, familia osoarentzat pentsatutako aplikazioa. APP erabilterraza, mendiaren alderdi ludikoena eta aisialdikoa bultzatu nahi dituena, bide batez, mendizaletasuna bera ere bultzatuz edo zirikatuz. Aplikazioaren helburu nagusia da Euskal Herriko mendien zerrenda aurkeztea euskal mendizaleei, informaziorako; eta, horrekin batera, mendira igo ahala, mendizaleak zer mendi igo dituen zerrendatzea, puntuatzea, elkarbanatzea, eta abar.

Aplikazioak ondorengo ezaugarri nagusiak ditu:

[+] Euskal Herriko mendi nagusien zerrendak, fitxak eta informazio praktikoa: kokapena, altimetria, argazkiak, eta abar. Une honetan 1500 mendiren informazioa aurkituko duzu.
[+] Euskal Herriko mendien mapa interaktiboak. Non dauden, gertukoenak, mendi batera iristeko modua,…
[+] Aplikazioak estatistika pertsonalak ematen dizkio erabiltzaileari (zeintzu mendi igo dituen, noiz, zenbat aldiz,…). Horrela, aplikazioa, nor berarentzat datu-base eta katalogo pertsonal modukoa ere izango da.

Deskargatu hemen:

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU