- PRIBATUTASUNA -    

Imajinatzen zarete zuen etxeko sukaldean zaudetela eta robot batek zuen jatekoa egiten dizuela? eta amaitu eta gero bera bakarrik garbitzen duela? ba bai, posiblea da. Moley enpresak sukalde berezi bat sortu du, Hanover Messenen ospatzen den erakusketan aurkeztu zuten munduko lehenengo robot mota hau.

Funtzionamendua oso sinplea da, mugikorretik edo sukalde honen pantaila batetik, zer nahi duzun jan aukeratu eta gero, robotak egingo du. Telefono mugikorrean bere aplikazioa deskargatu ahal izango dugunez, ez gara zertan etxean egon behar menua eskatzeko, lanetik etortzen edo etxera iritsi baino lehen menua eskatu ahal izango dugu.

Momentuz prototipo bat da, baina interes asko sortarazi egin du. 12 hile behar izan dira egiteko, hainbat enpresa eta pertsona desberdin parte hartu dute proiektu honetan Shadow Robotics, Yachtline, DYSEGNO, Sebastian Conran eta Stanfordeko unibertsitateko irakaslea, Mark Cutkosky.

Sukaldeko robota bi beso nahiko bereziak erabiltzen ditu, gizakiaren mugimenduarekin konparatzen baditugu, nahiko antzekoak dira, pertsona baten mugimenduak direla ematen dute. Mugimendu hauek egiteko, chef ospetsu baten mugimenduak erabili dute, Tim Andersonenak. Mugimendu guztiak softwarean grabatuta daude, horrela, robota bere lana egiten duenean, chef honen mugimenduak erabiliko ditu.

Momentuz iTunes zerbitzutik errezetak deskargatzeko aukera izango ditugu. Etorkizunean, jendea bere errezetak egin eta sarera igotzeko aukera izango du, edozeinek errezetak deskargatzeko aukerarekin, bere etxean robota prestatzeko.

 

 

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.