Motorola Moto G5 mugikorra euskaraz erabil daiteke edo euskarazko bertsioa deskargatzeko aukerarik dago? galdera egin zidaten. Arraroa iruditu zitzaidan aukera ez izatea zeren eta mugikor mota hau nahiko berria da eta Android 7 bertsioa erabiltzen du. Ikertzen hasi nintzen eta Motorolako langileekin kontaktuan jarri nintzen honi buruz gehiago jakiteko.
Lehenengo emailean, mugikor mota hau euskaraz erabili ahal bazen galdetu nuen eta hau erantzun zidaten (gazteleraz):
“Launcher” aplikazioa bilatzen hasi nintzen, baina ez nuen topa, hortaz, berriro haiekin kontaktuan jarri nintzen eta xehetasun gehiago adieraztea eskatu nuen, erantzuna hau izan zen (gazteleraz):
Beraz, edozein gailu erosterakoan eta euskaraz erabili nahi baduzue, ziurtatu euskaraz erabili ahal dela, egokiena, dendan bertan probatzea da.
Mila esker erantzunagatik eta hartu duzun lanagatik!
Pena da ba euskaraz ezin erabiltzea…