Mugikariak

86

Eguneko albiste interesgarrienen selekzio bat eskaintzen du Mugikariak, euskaraz. Egunean birritan, 9:00 eta 18:00etan, oharra jasoko duzu mugikorrean edizio berri bat atera dugula esanaz. Albiste interesgarrienen selekzioa eskaintzen dugu edizio horietan, bakoitzaren izenburu, argazki, laburpen eta jatorrizko estekarekin. Albiste bakoitzarekin loturiko Twitterreko mezuak ateratzen ditugu baita ere.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU