IRAKURRI DESKARGATU AURRETIK:
Aplikazioak euskara hizkuntza hautatzeko aukerarik ematen ez badu, hau da, instalatu eta gero ez bada euskaraz agertzen, zuen gailua euskaraz konfiguratu beharko duzue. Gida honetan ikusiko duzue nola konfiguratu behar duzuen zuen gailua.
Hau egin eta gero, deskargatutako aplikazioa jarri berriro martxan.
Pribatutasuna bermatzeko, zuen eta zuen seme-alaben pribatutasuna errespetatzen duten aplikazioak edo jokoak bakarrik agertuko dira hemen. Gerta daiteke iOS (Apple) sistemetan pribatutasuna handiagoa izatea eta Androiden ez. iOSen aplikazioak baliteke erabiltzailearen informazioa ez biltzea, eta Androiden, aldiz, bai, Androiden kasuan, iOSen moduan, baimenak eskatuko dizkizue (kokalekua zein den jakitea, argazki kamera erabiltzea…), baina ez zer motatako datuak biltzen dituen, hau momentuz soilik Applek egiten du.
iOS (iPhone edo iPad) sistema eragileari esker horrela agertuko zaizue, soilik ezaugarri honekin dauden aplikazioak edo jokoak jarriko dira atal honetan: