Newtondarrak

78

NEWTONDARRAK. Umorez eta abenturen bitartez ezagutu teknologia berriak, Newton-en eskutik.

Euskara hutsezko aplikazio bat eskaintzen dugu.

Zehatz esanda, euskal egile batzuek sortutako sekuentzia didaktiko elkarreragile bat da, eta nagusiki komikiaren munduaz dihardu.

Proiektu hau lerroan antolatutako testu didaktiko sorta bat da; testuak irakurketari eta teknologia berriei buruzkoak dira, gazteei dagokienez.

Aplikazioaren erabiltzaileek, batetik, ariketak dituzten testu didaktikoak, eta, bestetik, “Newtondarrak” komiki-bilduma eskura dezakete.

Proiektu honen helburu nagusia irakurketa komikien bidez sustatzea da, hain zuzen ere “Newtondarrak” komikien bidez.

Azken batean, irakurleari ikusarazi nahi diogu irakurtzea jakintza-iturria dela. Horixe da ekimenaren helburu nagusia. Kasu honetan, komikia bitarte dela hedatu nahi dugu jakintza hori.

“Newtondarrak” bilduma guztiaren erdigunean dago.Bildumak asmakariei eta ikertzaileei buruzko ikuspegi dibertigarri eta sentitu bat eskaintzen du. Isaac Newton, XVII. mendeko jenio emankorra, arrotz sentitzen da gure munduan, esperimentu zail baten ondorioz gure orainaldira azaltzen denean. Hori dela-eta, bizi-ingurune berrira eta aurrerapen teknologikoetara egokitzen saiatuko da.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU