Egun, mezuak bidaltzeko erabiltzen den aplikazio ospetsuena WhatsApp da, badaude beste batzuk ere: Telegram, Signal, BlackBerry Messenger… batzuk seguruago izango dira edo ez, beste batzuk gure pribatutasuna gehiago babestuko dute edo ez, baina… euskaraz erabili al dira? aipatu ditudan guztietatik, euskaraz ezin dena erabili Whatsapp da.
Gaur Telegram aplikazioa euskaraz nola konfiguratu behar den eta horretarako zeintzuk diren jarraitu behar dituzuen urratsak erakutsiko dizkizuet, Android, iOS (Apple) Windows, MacOS eta Linux sistemetarako.
Alde batetik, zuen gailua, berdin da telefonoa, tableta (Android edo iOS), Windows, MacOS edo Linux bada, Telegram aplikazioa instalatuta izan behar duzue, 5.1. bertsioa gutxienez, deskargatuta ez baduzue edo eguneratu behar baduzue, sakatu hemen (Windows, MacOS, Linux, Android edo iOS – Apple). Hau egin eta gero, lotura honetan sakatu behar duzue (telefonotik, tabletatik edo ordenagailuetatik):
https://t.me/setlanguage/eu-beta
Loturan sakatu eta gero, ohar bat agertuko zaizue zuen gailuetan, Telegram aplikazioarekin irekitzeko galdetuko dizue, onartu beharko duzue. Ordenagailuetan erabiltzeko (Windows, MacOS edo Linux), urratsak berdinak dira, instalatu Telegram ordenagailuan eta gero loturan sakatu.




Telegramek duen abantaila handi bat da ordenagailuetan ere instalatu daitekela (mugikorra gertu eduki beharrik gabe). Mezu honetan azaltzen da nola instalatu Ubuntun eta nola jarri euskaraz.
Bai, hori egia da, WhatsApp eta Signal aplikazioak ere ordenagailuetatik erabili ahal dira. Gertatzen dena da, hauek eta Telegram, ezin dira euskaraz erabili ordenagailuetatik, nire ordenagailuan, probatu dut eta momentuz ez dit uzten aukera hau (Telegram esan nahi dut).