Adi: Lehenengo eta behin, gogoratu macOS sistema eragilearen babes sistema desaktibatu behar duzula, ez baduzu egin, sakatu hemen eta jarraibideak jarraitu (LEHENENGO URRATSAÂ jartzen duen lekuan), gero sakatu beheko aldean, euskaraz konfiguratu nahi dituzuen aplikazioak.
Hemen duzue Oharrak (Notes) aplikazioa euskaraz erabiltzeko jarraibideak eta behar duzuen materiala. Edozein motatako zalantzak edukiz gero, jar zaitezke nirekin kontaktuan.
Materiala “zip” motatako artxibo bat da, bertan dagoen karpeta “eu.lprog” izena du. Karpeta hori, dagoen moduan, leku batean kopiatu behar duzue, dagoen moduan.
- Deskargatu artxiboa
- Fitxategiaren hash kodea (SHA256): 01341793EB735770B50879FE7199CFF7AE495F2A167BD287F23C96946BA21717
Nola instalatu:
- Deskonprimatu deskargatutako artxiboa.
- Sakatu “Aplicaciones”.
- Sakatu “Notes” edo “Notas”.
- Gainean, eskumako botoiari sakatu.
- Sakatu “Mostrar contenido del paquete”.
6. Sakatu “Contents”
6. Sakatu “Resources”.
7. Itsatsi deskronprimatutako artxiboa.
Ez ahaztu gauza bat, zuen ordenagailua horrela konfiguratuta egon behar da:
- “Preferencias del sistema”.
- “Idioma y Region”.
- Lehenengo euskara jarri eta gero menperatzen duzuen beste hizkuntza bat.
Hemendik aurrera Oharrak aplikazioa euskaraz erabiltzeko aukera edukiko duzue.
Kaixo! Lehendabizi eskerrak ematea egiten ari zaren lanarengatik. Hala ere, arazoak izaten ari naiz…
Sistemaren Integritaterako Babesa (csrutil) dagoeneko desgaitu dudan arren, eu.Iproj artxibo deskonprimatua “Resources”-en itsasterik ez dit uzten. Nola da hau posible? Pilo eskertuko nizuke laguntza!
Kaixo Haran,
Eskerrik asko!
Lehenengo eta behin, ziurtatu “cmd” eta “r” teklak sakatzerakoan, recovery atalera sartzen zarela, hau da, macOS saio arrunta hasita ez dizue utziko desaktibatzen. Bertan, terminalean idatzi: csrutil status. Nola dagoen esango dizu, aktibatuta edo desaktibatuta. Desaktibatuta agertzen bada, ez lizuke arazorik eman behar. Sistema eragile guztietan probatu dut ekintza hau, hortaz, ez lizuke arazorik eman behar. Berriro arazorik baduzu, esan eta bideo tutorial bat egingo dizuet.
Ba eskerrak azkar esan didazula Terminalean begiratzeko ea desaktibatuta zegoen, erabat konbentzituta nengoelako desaktibatu ezin nuela. Desaktibatuta daukadala jartzen du, eta hala ere artxiboa alde batetik bestera pasatu ezin. Bi pantailak jartzen ditut, batean deskargak, non eu.Iproj dagoen, ta bestea Resources-ena. Saguarekin batetik bestera arazorik gabe mugitzea bezain sinplea baldin bada, ezin dut. Barkatu eragozpenengatik, bene-benetan. Eta milesker berriz laguntzarengatik!
Lasai Haran, bideo tutorial bat prestatuko dut ea horrela hobeto ikusten den prozesua, argitaratzen dudanean esango dizut.
Eskerrik asko!
Kaixo Haran!
Bideo tutoriala sortu dut, webgunean jarrita dago dagoeneko, hala ere, hemen jarriko dizut ere: https://www.youtube.com/watch?v=fFEOkdGEe_c. Ez dut uste arazorik emango dizunik, arazoekin jarraitzen baduzu, begiratu beharko genuke. Esango didazu!