Informazioa

Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat. Egunero kalean ikus ditzakegun errenteriar, lezoar, oiartzuar eta pasaiatarren isla da azken batean. Jakin badakigu ez dituztela jendarteko jende-talde edo jende-mota guztiak ordezkatzen -pertsonaia gehiegi beharko genuke horretarako- euskararen normalizazioan lehentasunezko jotzen ditugun publikoak ordezkatzen dituzte. Guraso gazte euskaldunak, euren seme txikia, haurdun den emakumea, hiru gazte martxoso, emakume enpresaria, aitona eta haren zaintzaile etorri berria, emakume dendari heldua eta neska tabernari gazte independizatua.

Deskargatu hemen:

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.