OnePlus telefono txinatarra, Oxygen OS sistema eragilea instalatua eramaten duen telefono mota, bezeroen datuak bildu eta konpainiari bidaltzen dituela frogatu du Christopher Moorek (Segurtasun informatikoan aditua).
Antza denez eta orain arte, bezeroek jakin gabe, OnePlus mugikorraren enpresak honako datuak biltzen ari da:
– Telefono zenbakia.
– IMEI (Telefonoaren identifikazio zenbakia).
– Erabilitako sare desberdinak.
– MAC (Telefonoaren sare txartelaren identifikazioa).
– Erabili diren aplikazio zerrenda eta iraupena.
– Bateriaren egoera.
– Telefonoa noiz blokeatu eta desblokeatu den.
– Blokeatuta egotekotan, pantaila aktibatu den edo ez.
– Wifi sareak identifikatu.
Datu guzti hauek jasotzea bezeroaren baimenik ez da zuzena, egia da, badaudela aplikazio asko gure datuak jasotzen dituztenak, horretarako, printzipioz, gure baimena behar dute, hau da, onartu behar dugu horrelako enpresak gure datuak jaso ahal izateko, baina kasu honetan ez da horrela izan.
Konpontzeko ez da batere erreza, horrela adierazi dute Hacker News web orritik. Prozesu nahiko zaila egin behar da, horretarako hemen utziko dizuet haien web orriko lotura (sakatu hemen .
Hau ez da kasu bakarra, beste adibide bat aipatu ahal da, “QQ International Chat & Call” aplikazioak, erabiltzaileen datu asko gordetzen ditu ere, kasu honetan, haien web orrian horrela adierazten dute (sakatu hemen irakurtzeko), hori bai, kasu honetan erabiltzailea da onartu behar duena edo ez. Aplikazio bat deskargatu aurretik, ziurtatu zeintzuk izan ahal diren ondorioak, testua luzea izan daiteke egia da, behin onartuz gero bertan adierazten duten guztia egin ahal dute.