- PRIBATUTASUNA -    

Artxiboak, fitxategiak, bideoak, dokumentuak… egun edozer bidaltzen internetetik ezta? posta elektronikoz, Google Drive, Dropbox, Mega… dira gaur egun gehien erabiltzen diren zerbitzu motak artxiboak elkarbanatzeko, galdera da, pribatutasunez osoz egiten dugu? ba al dago beste aukerarik gure pribatutasuna babesteko? bai, OnionShare.

Zer da OnionShare?

Tor sarea erabiltzen du, gure artxiboak bidaltzerakoan ez dira gordetzen inongo zerbitzarian, zuzenean igorle eta hartzaile tartean egiten da.

Google Drivera igotzen dugunean edozer gauza, “zeru” horretan geratzen da, noiz arte? artxibo hori elkarbanatu edo ezabatu arte, baina “zeru” horretan dago, Google enpresaren eskuetan, hirugarren bat ikusteko edo aztertzeko aukerarekin.

OnionShareren bitartez, ez dago “zerurik”, beraz pribatutasun osoz bidaliko lirateke, gainera, Tor sarea erabiltzen duenez, zifratuta bidaliko lirateke ere.

Zer behar da hau egiteko?

Edozein motatako artxiboak, (pelikulak, audio, irudiak, dokumentuak…) bidaltzen dituenak, OnionShare instalatuta eduki behar du. Windows, MacOS eta Linux sistema eragiletan instalatu daiteke. Deskargatu hemen.

Artxiboak jasotzen duena, Tor arakatzailea instalatuta eduki behar du (Windows, MacOs eta Linux sistema eragiletan instalatu daiteke) zeren eta sortuko den URL-a edo lotura, ezin da edozein arakatzailearekin erabili, bakarrik Tor arakatzailearen bitartez.

Nola bidali artxibo bat?

OnionShare aplikazioa irekitzerakoan irudi honekin topako gara. Ezker aldean elkarbanatu nahi ditugun artxiboen atala eta eskumakoan jasoko ditugun atalarekin topako gara. Bertara eraman edo behean agertzen den moduan, artxiboak gehitu besterik ez dugu egin behar.

Elkarbanatu nahi dugun artxiboa aukeratuta, “Start sharing” sakatu eta URL-a edo lotura sortuko da.

URL edo lotura sortu eta gero, nahi dugun pertsonari bidaliko diogu, hori bai, gure ordenagailua Internetera konektatuta egon behar da momentu guztian, hau da, beste pertsona artxiboa jaso arte, bitartean Internet barik edo konexioa mozten bada, bidalketa ez da egingo.

Hartzaileak URL-a edo lotura jasotzen duenean, TOR arakatzailea ireki beharko du eta goiko aldean itsatsi beharko du artxiboak deskargatzeko.

Tor euskaraz konfiguratu nahi baduzue (nabigazioa euskaraz ari zaretela adierazteko), jarraitu Firefoxen urratsak hemen.

 

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.