Egun, nori ez zaio kezkatzen norberaren datuak edo pribatutasuna babestuta ez egotea? gezurra dirudi, baina gure gizartean badago multzo handi bat ez zaiona asko inporta. Duela aste batzuk Facebooken kasua ezagutu dugu eta duela egun gutxi, Errusian Telegram aplikazioarekin duten arazoa (bihartik aurrera blokeatuko dute Errusian).
Artikulu honetan azalduko dudana, honekin lotuta dago, gure ordenagailuen datuak babesteko ikerketa baten ondorioak azalduko dizkizuet.
Zenbat bider, sistema eragilea instalatzerakoan, (Windows, MacOS edo Linux) asken urratsera heltzen garen bakoitzean, saioa hasteko ezarri behar den pasahitza, zenbat denbora galdu dugu pasahitz bat ezartzeko? Egin dudan ikerketa horretan datza eta ondorio txar bat ikusi dut, berdin dela zein den aukeratzen dugun pasahitz mota, oso luzea den edo ez, software batekin, bi minutatan edo arinago, gure ordenagailuen datu guztiak ikusi, gorde edo aldatu ahal dizkigutelako.
Nola al da posible?
Segurtasunagatik ez dut aipatuko zein den erabili dudan softwarea, jakin ezazue hori bai, auditoria digitalak egiteko erabiltzen dela, baina hori bai, internetetik deskargatzeko oso erreza da.
Edozein sistema eragile martxan jartzen dugunean, ez badira neurriak hartzen, hau da, ez badugu gure ordenagailuan behar den bezala babesten, berdin da Windows, MacOS edo Linux, gure datu guztiak (argazkiak, bideoak, emailak, dokumentuak…) eskuragarri egongo dira, zergatik hau? nahiko teknikoa da dena azaltzeko, laburbilduta, datuak babesteko neurririk hartzen ez direlako, hobeto ulertzeko, gure etxeko atea egunero zabalik utziko bagenu bezala izango litzateke.
Ikerketa
Hiru sistema eragiletan oinarrituta dago, Windows, MacOS eta Linux, helburua zein izan da? sistema eragile bakoitzean sartzea pasahitzik sartu gabe, datuak bilatu, gorde edo aldatzea. Sistema eragile guztiekin hau egitea lortu nuen, guztietan, administratzailearen karpetan sartu nintzen pasahitza sartu gabe, horrela, datu guztiak ikustea lortu nuen. Zenbat denboran? ordenagailuaren arabera, arina bazen, minutu bat baino gutxiago, zaharra bazen, bi edo hiru minutu.
Arazoa ez da hori bakarrik, ez da arrastorik usten, hortaz, oso zaila izango litzateke jakitea norbait sartu den hala ez.
Neurriak hartu
Datuak babestu al dira? bai, posiblea da, bi eratara probatu nuen. Alde batetik, ordenagailu bakoitzari, haien BIOS-ean sartu nintzen (MacOS-en kasuan ez) eta pasahitz bat ezarri nuen, horrela bertan dauden konfigurazioak ezin izango nituen aldatu. Baina ez zen nahikoa izango, badago era bat, oso oso erreza pasahitza kentzeko, berriro ere, segurtasunagatik, ez dut aipatuko zein den teknika hau.
Beste aukera bat eta onena, disko gogorra enkriptatzea da. Zergatik hau? gure datu guztiak zifratzen direlako, Linux eta MacOS, azken hau, enkriptatzeko sistema nahiko ona du, berez ekartzen dute enkriptatzeko sistema bat, Windows-en kasuan, aplikazio bat instalatu beharko litzateke, karpetak banan banan enkriptatzea posiblea da, horrela ez da zertan disko gogor osoa enkriptatu behar.
Arriskuak
Ordenagailua galtzen baduzue edo enpresetan erabiltzen badira, datuak ikusi ahal izango lirateke. Enpresetako ordenagailuetan, ordenagailu berdinetik lankide asko erabiltzen badute saioa hasteko, bakoitzaren datuak ikusiko lirateke, erabiltzaile bakoitzaren pasahitza ez zen beharrezkoa sartzea software honekin edo antzekoak direnekin.
Hortaz, administrazioetan edo enpresetan, aholku, adibideak edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezke nirekin kontaktuan.