Ordiziako Azoka

0
600

Informazioa

Ordiziako Azokako Salneurriak deritzan aplikazioak helburu argi bat du: Ordiziako Azoka produktuen prezioak finkatzen dituen erreferentziazko feria izatea bai Gipuzkoa mailan eta baita Euskadin ere.

Horretarako, azokako produktu ezberdinak aztertu dira, eta ikusi da kontsumitzaileen interesak ondorengo taldeetan daudela: sasoiko/garaiko produktuak, nobedadeak, perretxikuak, arkumea eta gazta. Honen ondorioz, aplikazioan talde hauek bereizi dira eta atal hauetako informazioa eguneratzen denean ‘mezu’ bat jasoz informazio hau modu erraz batean eskuratzeko.aukera ematen zaio erabiltzaileari (alerta sistemaren bitartez).

Aplikazio hau doakoa da, euskeraz eta gaztelaniaz landu da, eta modu paregabea da azokan asteazkenero finkatzen diren prezioen gaineko informazioa eskuratzeko (erabiltzaileek ostegunero, goizeko 9etarako, prest izango dute euren telefonoetan informazio hau).

Deskargatu hemen:

korrika

Zer egin behar dut aplikazioa edo jokoa euskaraz erabiltzeko?

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue zuen gailuetan. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) hobespenetan aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.