- PRIBATUTASUNA -    

Laster Euskaraldia izango da, azaroaren 23an hasiko dena. Une egokia izan daiteke euskararen erabilera bultzatzeko, baita osasun arloan ere. Hori horrela, Euskaraldian ospitaleko alta-txostenak euskaraz jasotzeko aukera ere zabaldu nahi genuke. Azpian testu bat daukazu, zure eremuko osasun zentroan edo ospitalean eskaera egiteko. Astirik ez badaukazu, oso erraza da kopiatzea eta Elebide-ri bidaltzea, e-mailez (elebide@euskadi.eus) edo bere web orrian sartuz; 3-5 minutu baino ez. Nafarra baldin bazara, Behatokian, adibidez edo zuzenean hemen sakatuz: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-elebide2/eu/u70aElebideWar/inicioAltaIncidencia.do?idioma=0

Beheko testua kopiatu eta elebide@euskadi.eus helbidera bidali dezakezue ere:

Zuzendari Andrea / Jauna.

Paziente euskaldun bat naiz, eta ondorengo eskaera dela eta idazten dizut:

Jakingo duzunez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan zehar Euskaraldia delako iniziatiba ospatzeko asmoa dago, non euskal hiztunek, eta euskaraz ulertu baina hitz egiteko horrenbesteko erraztasuna ez dutenek, haien egunerokotasunean euskara txertatu eta euskarazko komunikazioa ohikotzeko dinamikak eramango diren aurrera.

Gainera, Osakidetza Euskaraldiaren babesle eta sustatzaileetako bat izatekotan dago.

Ekimen honen harira, Osakidetzako langileekin ahozkotasunean izango ditugun euskarazko esperientziak idatzizko komunikazio formalera ere igarotzea nahi nuke, jasotako kalitatezko osasun arretaren isla gisa. Azken finean, Osakidetzako erdigune garen pazienteekin dagoen harremanaren erdigunea txosten klinikoa bera da.

Eskaera zehatza hortaz, Euskaraldian zehar, eta baita bertatik aurrera ere, osasun txosten oro (alta txostenak, bilakaera orriak, komunikazioak, etab.) euskara hutsean jasotzea.

Nire arreta euskaraz, eta beraz, asistentzia kalitate berme ororekin eman dadin, Osakidetzak eskaera hau bideratzeko baliabideak eskaintzea nahiko nuke.

Eskerrik asko berriz zure prestutasun eta laguntzagatik
Adeitasunez,

 

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

 

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.