Denok badakigu Interneten ari garenean, gure datuak edonon usten ditugula, Gmail edo beste antzeko enpresetan, Facebook, Instagram… gutaz asko dakite. Galdera da, ba al dago erarik Interneten ari garenean, pribatutasun osoz egitea? eta dohainik? bai.
Seguruenik VPN hitza inoiz entzun duzuela, baina zer dira VPN sareak? zertarako erabiltzen dira?.
VPN
Sare mota hauek (Virtual Pribate Network), zuen interneteko trafiko guztia zifratzen du, hau da, Interneten zertan ari zareten ez da jakingo, konpainia telefonikoak adibidez, bakarrik ikusiko dute zenbat mega kontsumitzen dituzuen, baina ez zeintzuk izan diren bisitatu dituzuen web orriak, gainera, Interneten usten duzuen IPa, ez da zuen benetako IPa, beste bat baizik.
Zuen IPa (sarean zuen gailua identifikatzeko balio duen zenbakia, adibidez: 111.222.333.444) babestuta egongo da eta ez da adieraziko zuen benetako IPa. Zuen herrialdean debekatuta edo blokeatutako web orriak, ikusi ezin dituzuenak, VPN baten bitartez ikustea posiblea izango litzateke, zergatik? VPN zerbitzu batekin, nahi duzuen herrialde baten IPa aukeratu ahal duzuelako.
Adibidez, Euskal Herrian gaude, gure IPa 111.222.333.444 da. Gure herrian blokeatuta dagoen web orri bat bisitatu nahi dugu, baina web hori, Euskal Herritik nabigatzen ari naizela detektatuko du, hortaz, ezin dugu ikusi, blokeatuko dit. VPN aplikazio baten bitartez (ProtonVPN adibidez), nahi dugun herriaren IPa aukeratuko dugu. Demagun, Ingalaterrako IPa aukeratu dugula, beraz, hortik aurrera aukeratuko dugun IPa ez da izango gure lehenengo eta benetako IPa, hau da: 111.222.333.444, baizik eta 89.45.987.234.
Ondorioz, blokeo hori, gainetik pasatuko dugu, zergatik? web hori, detektatuko du Ingalaterratik nabigatzen ari galera, eta ez Euskal Herritik, eta gainera, bisitatzen dugun web hori eta beste leku guztiak, zifratuak egongo dira, gure konpainia telefonikoak ere, ez dute jakingo zer bisitatzen dugun.
ProtonVPN zerbitzuren helburua hori da, erabiltzaileen pribatutasuna sarean babestea. Zientzialari eta Inginalari talde batek sortu zuen.
Beste zerbitzu ere badu, ProtonMail, kasu honetan, mezuak edo posta elektronikoak guztiz zifratuak bidaltzeko.
Bi zerbitzu hauek Suitzan daude, Suitzako legeek, erabiltzaileen pribatutasuna babesten dute eta era berean ere, erabiltzaileei segurtasuna ematen die.
Zerbitzu hauek doako kontuak sortzeko aukera eskaintzen dute, hortaz, nahi izanez gero, probatu dezakezue. Gainera, kontua sortzeko ez duzue daturik eman behar, sakatu hemen:
Honi buruz hitzaldiak edo tailerrak jaso nahi badituzue sakatu hemen.