Proton Technologies
Gure talde sortzailea CERN-en elkartu eta ProtonMail sortu zenetik, Proton Technologies AG sareko segurtasunean lider global bilakatu da. Gaur egun, milioika erabiltzaile baino gehiago dituen munduko posta elektroniko hornitzaile segurua gara. Gure Genevako (Suitza) egoitzaz gain, laguntza-zentroak ditugu San Frantziskon, CA-n eta Skopje-n (Mazedonia). Gure presentzia globala gure bezero guztiei eginkizun kritikoen aplikazioen jarraipena eta zaintza 24/7 emateko aukera ematen digu.
Pribatutasuna babesten duen Internet eraikitzen ari gara, mezu elektronikoarekin hasita.
PROTONMAIL
Zientzialariak, ingeniariak eta garatzaileak gara, askatasun zibilak on line babesteko ikuspegi partekatuari esker. Horregatik sortu genuen ProtonMail, posta elektronikoko zerbitzu segurua, erabilerraza, muturretik muturrera zifratua eta azken belaunaldiko segurtasun-ezaugarriak dituena. Gure helburua pribatutasuna errespetatzen duen eta zibererasoen aurka segurua den internet sortzea da.
Zure datuak sarean babesteko behar diren tresnak garatzeko eta banatzeko konpromisoa hartu dugu. Gure taldeak munduko ikerketa-erakunde onenen ezagutza matematiko eta tekniko sakona konbinatzen du, erabiltzeko errazak diren erabiltzaile-interfazeak sortzen esperientzia dutenak. Elkarrekin, etorkizuneko komunikazio-teknologia zifratuak eraikitzen ari gara.
Mezu bat prestatzen denean mezu prestatzaile batekin topako gara. Irudian ingelesez agertzen da, gazteleraz ere erabil daiteke eta agian laster, euskaraz aurkituko duzue.
ProtonMail kontu batetik beste protonmail batera bidaltzen baduzue mezu bat, kasu honetan zifraketa automatikoa da, baina horrela ez denean, adibidez, aaaa@protonmail.com gmail kontu batera, bbbb@gmail.com, ez da egongo zifraketarik, zer egin behar dugu?
Ikusten baduzue irudiaren beheko aldean, klip, areazko erlojua eta kandadu bat ikusi ahal duzue. Kandadu gainean sakatuz gero, mezua zifratzeko aukera emango dizue, kasu honetan, goian azaldu dudan moduan, ProtonMail ez den beste kontu batera bidaltzeko erabiltzen da.
Pasahitz bat ezarriko dugu, zertarako? emaila zifratzeko, jasotzen duen pertsonak pasahitza idatzi beharko du deszifratzeko. Hirugarren laukian esaldi bat idatz daiteke pasahitza zein den laguntzeko (edo zuek nahi duzuen beste zer edo zer).
Bertan pasahitza adierazi badugu, nire gomendioa da, lehenengo irudian agertzen den areazko erlojuan sakatzea, iraungitze denbora ezartzeko, hau da, denbora hori betetzen denean, mezua desagertuko da eta ezin izango da berreskuratu, nahiz eta pasahitza jarri, zergatik? zuen pribatutasuna babesteko.
Pasahitzarekin bidaltzen denean, horrela jasoko dira emailak.
Nahi duzuen moduan erabil dezakezue, denbora iraungita edo ez… baina gogoratu, ondo zifratu nahi badugu, ProtonMail ez den beste kontu batera bidaliz gero, pasahitza jarri behar da derrigorrez, iraungitze denbora jarriz gero, askoz seguruago bidaliko dituzue zuen emailak.
.COM edo .CH?
Beste gauza garrantzitsu bat aipatuko dut. Gehien erabiltzen diren domeinuak .com bukaerarekin izaten da (posta elektronikoetan). Arauak direla eta, jakin ezazue, .com domeinu guztiak AEBetako menpean daudela, hau da, eskatzekotan, munduan dauden .com domeinu guztien informazioa AEBri eman beharko litzaioke. Kasu honetan ProtonMailek aukera bat ematen du, .ch (Suitza) bukatzen duen domeinua eskaintzen du, horrela, edozein estatu eskatzekotan, erabiltzaileen datuak, Suitzako legeak babestuko ditu eta herri honen justiziak onartu behar du datuak ematea edo ez.
“ProtonMail operates under the domains protonmail.com and protonmail.ch. With the introduction of protonmail.com, there have been some concerns from users regarding the prudence of introducing the .com top level domain (TLD) since .com is under the control of the US government (more specifically, the .com TLD is managed by VeriSign which is a US company under US jurisdiction).”
Osorik irakurri nahi baduzue hemen duzue dokumentu osorik. Irakurri hemen.
Gogoratu, irudi hauek ingelesez daude, baina ProtonMail gazteleraz erabil daiteke eta agian laster euskaraz.
Doako posta elektroniko bat sortu dezakezue probatzeko, ez duzue telefono zenbakirik edo izen-abizenik eman behar.
Sakatu hemen: Doako posta elektronikoa sortu