ProtonVPN zerbitzua eta orokorrean bere aplikazio guztiak, Open Source dira, kode irekikoak. VPN zerbitzu bat kontratatu nahi denean, beti egiten da galdera berdina “Zer egingo dute gura datuekin?, salduko dituzte?” VPN doakoak direnean batez ere, orokorrean, jendea ez da asko fidatzen, zergatik? “doakoa eta VPN bat?, seguru atzetik beste zer edo zer egongo dela”, pentsatzen da eta mesfidantza sortzen da VPN zerbitzuen inguruan.
Kasu honetan, ProtonVPN zerbitzua izan da, Open Source denez, VPN zerbitzua eskaintzen duen, doakoa edo ez, munduko lehenengo enpresa ikuskaritza azterketa bat pasatzen duena.
Erabiltzaileen datuak nola erabiltzen diren, nola funtzionatzen duen orokorrean… gardentasun osoz adierazten du ProtonVPN-ek. Beraz, VPN zerbitzu bat kontratatu nahi baduzue, doakoa edo ez, segurua eta zuen pribatutasuna babesten duena, egun ProtonVPN aukerarik eta onena da.
Kontu bat sortu nahi baduzue, sakatu hemen.
Informazio iturria: ProtonVPN