Qwant nabigatzailea euskaraz

0
135

Qwant Europan egindako bilatzaile nagusi pribatua da. Beste bilatzaileekin konparatuta, Qwant-ek ez zaitu inoiz arakatuko. Bilaketa-kontsulta guztiak enkriptatzen dira eta ez du inongo datu pertsonalik jasoko, gainera, beste nabigatzaileekin konparatuta, askoz azkarragoa da eta euskaraz erabili ahal da.

Qwant-en pribatutasun-politikari buruz gehiago jakin nahi badu, mesedez bisita ezazu https://www.qwant.com/privacy.

Instalazioa Firefox, Safari eta Google Chromen egin daiteke. Edozein sistema eragiletan instalatu ahal da, zeren eta nabigatzaileetan instalatzen den gehigarria da.

Instalazioa

FIREFOX (PC)

  1. Firefox (Instalatuta edukitzea beharrezkoa da, sakatu hemen Firefox euskaraz deskargatzeko).
  2. Firefox ireki eta sakatu hemen gehigarria instalatzeko.

Webgunetik ere instalatu ahal da, https://www.qwant.com/ sakatuz gero, orri nagusira joango zarete, bertatik nabigatu ahal duzue ezer ez instalatu barik, hau da, nabigatzailea bezala erabili. Nabigatzailea euskaraz erabili ahal da ere.

SAFARI (OS)

  1. Safari ireki eta sakatu hemen gehigarria instalatzeko.
  2. Webgunetik egiten baduzue, www.qwant.com sakatu eta automatikoki gehigarria instalatzeko ohar bat agertuko zaizue, irudietan agertzen diren urratsak jarraitu.

qwant2

 

GOOGLE CHROME

  1. Google Chrome ireki eta sakatu hemen gehigarria instalatzeko.

edo

  1. Google Chromen gehigarrietara joan eta Qwant bilatu.

 

Nabigatzailea (Firefox, Safari edo Google Chromen instalatu barik) euskaraz konfiguratu nahi baduzue hemen duzue zelan egin behar duzuen:

 

Mugikorretan erabil daiteke ere (Android – iPhone / iPad).

Gogoratu iPhone eta iPad duzuenontzat: Euskaraz konfiguratu nahi baduzue
aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko edo nabigatzeko, sakatu hemen.

Euskaraz erabiltzeko konfigurazioa:

Iparralden bizi bazarete, Frantzia aukeratu eta euskara agertuko zaizue.

 

Deskargatu hemen:


ORAIN IDATZI