Saskia

0
67

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula…
Saskia, erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan lagungarri izango duzu.
Euskara hutsez eginiko aplikazioa da. Ez dakizula “lentejak” nola diren euskaraz, Saskiak euskarazko ordaina emango dizu..
Nahi izanez gero zure erosketa zerrendan gauzak gehitu edo kentzeko aukera eman diezaiokezu nahi duzunari.
Kontuak txukun-txukun egingo dizkizu, mingaina ez duzu luzatu beharko kontuak ateratzeko. Eta Armairuan gordeta daukazunaren berri emango dizu instante batean.
Akabo paper zatiak, blok txikiak, buruko ariketak, hozkailuko zerrendak, ahaztutakoak… Saskiak lana erraztuko dizu.

Ezaugarriak

* Erabiltzeko erraza eta arina.
* Erosketa zerrenda norberarena eta elkarbanatua, armairuaren kontrola, kontuak..
* Nahi beste erosketa zerrenda
* Produktuen zerrenda auto-osagarria
* Ia 500 produktu aurredefinituak, eta nahi beste gehitzeko aukerarekin
* Gaztelaniazko produktuaren euskarazko ordaina
* Erosketa zerrenda elkarbanatu lagunekin
* Elkarbanatutako zerrendan lagunek produktuak gehitzeko aukera
* Erosketen kontuak atera
* Zerrendak berrerabiltzeko aukera
* Armairuaren kontrola, zer dagoen, zer falta den.

Deskargatu hemen:

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU

ORAIN IDATZI