Mezuak bidaltzeko bi aplikazio desberdin konparatuko ditut, ez dira WhatsApp ezta Telegram. Kasu honetan, gehiengoentzat nahiko ezezagunak izango zaizkizue: Signal eta Threema.
Zergatik bi aplikazio hauek? bi arrazoi oso garrantzitsuengatik, segurtasuna eta pribatutasunagatik. Baten bat agian pentsatuko du WhatsApp eta Telegram seguruak direla ere, baina Signal eta Threema, askoz seguruagoak dira eta zuen pribatutasuna gehiago babesten dute.

Nire kasuan eta esperientzia pertsonalagatik, peritu eta informatikari forensea ikasi dudanez, esan behar dut, WhatsApp eta Telegram-en kasuan, segurtasun akats handiak dituztela. WhastApp-en kasuan, egia da bi pertsonen arteko elkarrizketa batean, mezuak zifratuta bidaltzen direla, baina gero mezu hauek telefonoan gordetzen direnean, era batera sartu ahal gara telefonora eta mezu guztiak irakurri, zergatik? telefonoan zifratu barik gordetzen direlako. Badaude beste era batzuk erresago mezuak ikusteko, irakurtzeko, aldatzeko…, baina segurtasunagatik, ez dut aipatuko.
Telegramen kasuan antzeko gertatzen da, elkarrizketa seguru bat edukitzeko eta daturik ez gordetzeko, elkarrizketa “segurua” egin behar dugu, hau da, kontaktu bat aukeratzekoan, bertan aukeratu behar dugu “elkarrizketa seguruan” sakatu behar dugu. Aukera honetan, gure mezuak bai egongo direla babestuta eta nahi izanez gero, ezabatuko dira ere, bakarrik era honetan ezabatuko dira.
Signal eta Threema aplikazioetan, berdin da zein eratan erabiltzen ditugun, erabiltzen hasten garen momentutik, egiten ditugun gauzak zifratuta egongo dira (mezuak, deiak, argazkiak bidaltzea…). Bidaltzen diren mezuak, beti egongo dira babestuta eta ezabatzeko denbora ezar daiteke ere, azken aukera hau, Signal aplikazioan. Aplikazioaren bidez egiten diren deiak, zifratuta egongo ere.

Threemaren kasuan, ez da beharrezkoa zenbaki telefonorik, nahi izanez gero bai, baina ez baduzue nahi, ez duzue zertan erabili behar aplikazioa konfiguratzeko. Aplikazioak kode bat sortuko dizue, hori izango da zuen identifikatzeko zenbakia, hortaz, Threema erabiltzen duen beste norbaiti, zuei gehitzeko, kode hau eman eta listo, ez duzue beste ezer eman behar, hori bai, beste aukera bat ematen du ere, QR kode bat. Beste aplikazioetan aldiz, zuen kontaktuetan ikus daiteke nork erabiltzen duen aplikazio hori, aplikazio bera da detektatzen duena, baina Threeman aldiz, nahi izanez gero egin daiteke edo ez, eta ezezkoa bada, erabiltzaileak aukeratuko du nork gehitu.
Threemak hiru konfiantzako maila ditu: gorria, horia eta berdea.
Gorria agertzen bada, puntu bat, esan nahi dut, kontaktuaren ID-a (lehen aipatu dudan kodea) soilik gehitu dugula esan nahi du.
Horia agertzen bada, bi puntu, goian aipatutako (puntu gorrikoa) eta aldi berean, kontaktu horren telefonoa gehitu diogula esan nahi du, hau da, bere ID-a eta zenbaki telefonoa.
Azkenik, berdea, hiru puntu, QR kodea eskaneatu badugu, horretako konkatuaren aurrean egon behar garenez, aplikazioak ulertzen du, konfiantzako pertsona dela %100.

Kontutan izan behar da, deiak egiteko (zifratuak edo ez ahal direla izan) ezin bestekoa dela gutxienez bigarren maila konfiguratuta edukitzea (horia), bestela deiak segurtasunagatik, moztuko dira eta ez dira egingo. Signal aplikazioan, berdin gertatzen da, ez badugu, kontaktuaren konfiantza bermatzen, ezin izango ditugu dei zifratuak egin.
Imajina ezazue, ezezagun baten mezu bat jasotzen duzuela, hau da, kontaktuetan ez dugula gordeta pertsona hori, agian ez duzue nahi horrela izatea ezta? Signal eta Threemak aukera bat eskaintzen du, zuen kontaktuetan ez dauden pertsonen mezurik ez jasotzea, horrela, ezezagunen mezurik ez dituzue jasoko.
Threema Suitzan sortu zuten eta bertan dago bere egoitza, hortaz, bertoko legeen bitartez oinarritzen da eta erabiltzaileen pribatutasuna, Suitzako legeekin babesten dira.
Signal eta Threema segurtasun neurri handi bat du ere. Bakarrik zuen telefono zenbakian erabiltzeko aukera ematen du, horretarako, pasahitz bat eskatuko dizue, horrela, norbait zuen telefono zenbakia erabiliz (klonatzen badizute, lapurtu…) aplikazioa erabili nahi badu, instalatzen lortzen badu, egia da, egun ez dela erresa izango, baina lortzekotan, zuek jarritako pasahitza idatzi beharko du. Gainera, Suitzako gobernuak Threema aplikazioa erabiltzen du, hemen informazio gehiago:
It’s official: The 🇨🇭Swiss government decided to use #ThreemaWork as official messenger throughout the entire organization. 👍 Read more (German): https://t.co/RDCZjL4Inj
— Threema (@ThreemaApp) February 13, 2019

Azkenik, momentuz ezin dira euskaraz erabili, Signal, doakoa da, baina Threema, aldiz, ez, 5€ balio du, behin ordainduta ez da gehiago egin behar eta bi hauek Android eta iOS-en erabili ahal dira.
“Iparra.eus, erabiltzaileen pribatutasuna babesten, zuen pribatutasuna, zuen esku dago.”