- PRIBATUTASUNA -    

Read in English | Leer en Español

Signal aplikazioa oso ospetsua da gaur egun, nahiko segurua dela esaten dute, egia da, mezuak zifratuta bidali ahal dira, baina zer gertatzen da telefonoetan gordetzen den informazioarekin? ba al dago erarik berreskuratzeko?.

Magnet AXIOM informazio berreskuratzeko softwarea da. Signal aplikazioaren datuak berreskuratu ahal direla jakinarazi du bere web gunean, zergatik gertatzen den eta nola egin daiteken laburbilduta azaltzen du ere.

Software hau ez da bakarra prozesu hau lortu duena, Elcomsoft Phone Viewerek, elkarrizketak eta zenbait datu berreskuratzen dituela ere adierazi du bere web gunean.

Bi gauza kontutan eduki behar dira horrelako aplikazioak erabiltzerakoan, alde batetik, mezuak oso osorik zifratuak bidaltzea, norbaitek bidalitako mezuak atzematen baditu, pertsona horrek ezingo lituzke mezuak irakurri. Beste alde batetik eta oso garrantzitsua ere, agian erabiltzaile gehienek ezagutzen ez duten gauza bat, telefonoetan gordetzen diren datuak, zifratuak gorde beharko lirateke, azken hau, merkatuan dauden aplikazio asko ez dute egiten. Nola jakin daiteke hau? aplikazio bakoitzaren web gunean adierazita egon beharko litzateke.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.