Stellarium iturburu irekiko software libre eta doakoa da. 3Dtako zeru errealista erakusten du, begi hutsez, prismatikoz edo teleskopioz ikusten duzuna bezalakoa.
Planetarioetako proiektagailuetan erabiltzen da. Zehaztu zure koordenatuak eta kito.
Euskaraz erabiltzeko, hobespenetan aukeratu behar duzue.
Aukeratu zure sistema eragilea aplikazioa deskargatzeko:
Zuen sistema eragilea 32 edo 64 bitekoa den edo ez jakiteko, sakatu zuen ordenagailuan “Nire ekipoa edo PC” eskumako botoarekin, “propietateak” aukeratu eta bertan zein den agertuko zaizue. Hau egitea zaila iruditzen bazaizue, lehenengo deskargatu eta instalatu bat eta ezin baduzue instalatu, bestearekin saiatu.