Tails, zure pribatutasuna babesten duen sistema eragilea

149

Webgune bat bisitatzen dugunean edo email bidaltzerakoan, beti arrastoak usten ditugu (nondik nabigatzen ari garen, erabili dugun aplikazioa, herrialdea…), galdera da, ba al dago erarik hau ez gertatzeko? bai, Tails sistema eragilea erabiltzen.

Zer da Tails?

Tails sistema eragile berezi bat da eta euskaraz erabil daiteke. Debian (Linux) sistema eragilean oinarritzen da, bere ezaugarri nagusia pribatutasuna da, hau da, inork ez jakitea nondik nabigatzen zauden eta zer zauden ikusten, hau da, interneten ikusezina izango zara.

Instalazioa nahiko berezia da zeren eta ez da ordenagailuko disko gogorrean instalatzen, are gehiago, ezin da, bakarrik USB edo SD txarteletan instalatu daiteke.

USB-a edo SD-a ordenagailuan sartzerakoan, zuen ordenagailuaren sistema alde batera utziko du, bakarrik USB-a edo SD-a, teklatua, pantaila, sagua eta beste portuak erabiliko dira. Lan egin eta gero, amatatzerakoan, RAM memorian egin eta gorde diren datu, prozesu… guztiak eta beste lekukoak ere, ezabatuko dira, horrela, ez da egongo erarik jakiteko norbait erabili badu ordenagailu hori.

Nabigazioa pribatua da eta ezezaguna, saio bat hasten dugun bakoitzean, ordenagailua IP (gailuaren identifikazioa) eta MAC (sarearen identifikazioa) desberdina izango da. Leku batean bazaudete eta sarea mugatuta baduzue, Tails-ek muga guzti horiek apurtzen ditu eta nahi duzuen lekutatik nabigatu ahal duzue.

Emailak ere babestuta daude, nabigazioa eta emailen zerbitzua TOR izeneko nabigazio edo zerbitzua erabiltzen dutelako, zuen pribatutasuna babesten dutelako.

Ez da saila erabiltzeko, interfazea ez da oso erakargarria, baina oso erreza da erabiltzeko, gainera, euskaraz erabil daiteke. Instalazioa nahiko berezia da, hori eta gauza gehiago jakiteko hemen ikus dezakezue.

Instalatu nahi baduzue, hemen duzue gida bat.

WINDOWS SISTEMATIK INSTALATU NAHI BADUZUE

MAC OS SISTEMATIK INSTALATU NAHI BADUZUE

LINUX (UBUNTU, DEBIAN…) SISTEMATIK INSTALATU NAHI BADUZUE

Instalatu eta gero:

PC edo ordenagailu arrunta batetik erabili nahi baduzue:

  1. USB-a konektatu.
  2. Ordenagailua piztu.
  3. F12, F9, F8, F5 edo F2 tekla sakatu (ordenagailu bakoitza tekla desberdina sakatu behar da, boot abiarazteko).
  4. Menuan, USB-a aukeratu.
  5. Tails martxan jarriko da.

MabookPro edo iMac batetik erabiltzeko:

  1. USB-a konektatu.
  2. Ordenagailua piztu.
  3. Alt tekla sakatu (boot abiarazteko).
  4. USB-a aukeratu.
  5. Tails martxan jarriko da.

  • Language sakatzen baduzue, euskara aukeratu ahal duzue. Ez dago %100 euskaratuta, hortaz, gauza batzuk ingelesez irakurriko dituzue.
  • Additional Settings azpian agertzen den “+” ikurrean sakatzen baduzue, MAC faltsua jartzeko aukera emango dizue.

USB batean instalatzeko prozesua

Applications ▸ Tails ▸ Tails Installer to start Tails Installer

Interneteko konfigurazioa zuzena bada, TOR martxan jarriko da, normalean, pixkat irauten du.

ELKARBANATU