Android sistema eragilea (mugikorretan eta tabletetan erabiltzen den sistema eragilea) euskaraz erabili ahal da. Hori bai, aplikazio edo joko asko ez digute aukerarik ematen hizkuntza aukeratzeko, normalean automatikoki egiten dute, beraz, zelan erabili euskaraz?
Aplikazioak zenbait hizkuntza desberdinetan deskargatzen dira, horietatik bat euskara bada, Android sistema eragilearen kasuan, gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu behar dugu. iPhonetan aldiz, beste prozesu bat egin behar da.
Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu
Android sistema eragilea euskaraz konfiguratuta badugu eta deskargatzen ditugun aplikazioak euskaraz badaude, zuzenean euskaraz konfiguratuko dira, horrela ez bada, ingelesez konfiguratuko dira. iPhonen kasuan, euskara gehitu ahal diogu, horrela adibidez, mugikorra ingelesez erabili ahal dugu eta euskaraz dauden aplikazioak euskaraz erabili.
Gainera, internetetik nabigatzerakoan, euskaraz dauden webguneak zuzenean euskaraz agertuko zaizkigu.