TorBirdy: emailak anonimoki bidaltzeko gehigarria

0
165

Emailak bidaltzerakoan zure pribatutasuna babestu nahi duzu? ez duzu nahi jendea jakiterik nondik bidali dituzun? Thunderbird aplikazioa erabiltzen baduzue emailak bidaltzeko eta jasotzeko, TorBirdy gehigarriarekin anonimoki egingo duzue.

Zein da TorBirdyren funtzioa?

Zure pribatutasuna babestea, bi eratan egiten du. Alde batetik zuren ordenagailuaren IP-a (ordenagailuko identifikazioa, kokalekua…) faltsifikatzen du, benetakoa ez du adieraziko. Beste alde batetik, hainbat datu ez ditu bidaliko, adibidez, erabiltzen duzuen sistema eragile mota eta bertsioa, ordenagailuaren edo makinaren izena eta mezuaren identifikazioa babestuko du ere.

Adibidez, hemen duzue email baten metadatuak edo ikusten ez diren datuak. Ordenagailu berdinetik bidali dira, sistema eragile eta posta zerbitzu berdinetik. Lehenengo emailari ez diot aldaketarik egin, bestean aldiz, TorBirdy gehigarria erabili dut, zer edo zer desberdin ikusi dezakezue? (datu batzuk ezkutatu ditut, interesgarrienak lauki gorrietan daude).

(Handiago ikusteko sakatu teklatuko “ctrl” + “saguaren gurpila aurrera edo atzera egiten”).

Datu batzuk desagertzen dira, bestean aldiz, denak agertzen dira. IP-ak desberdinak dira, konprobatzeko, IP-aren kokalekua zein den ikusi dut, horretarako interneten dagoen zerbitzu bat erabili dut.

Lehenengoa Bartzelona ondoan kokatzen du, ni ez nago Bartzelonan, baina erabili dudan sarearen kokalekua, Bartzelonakoa da. Bestean aldiz, Lituanian kokatzen nau.

TorBirdy erabiltzeko Thunderbird instalatuta izan behar duzue, berdin da zein sistema eragiletan erabiltzen duzuen (Windows, Mac OS edo Linux). Hori bai, TOR sarea erabiltzen duzuenez, TOR nabigatzailea instalatuta izan behar duzue, bestela ezin duzue erabili. Instalatzen duzuenean, lehenengo TOR ireki eta gero Thunderbird.

Behar duzuen materiala deskargatu nahi baduzue sakatu hemen:

  • TOR nabigatzailea: sakatu hemen.
  • Thunderbird: sakatu hemen.
  • TorBirdy: sakatu hemen.
ELKARBANATU

ORAIN IDATZI