TxikiSuper

0
89

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

TxikiSuper supermerkatua gai nagusitzat duten bi jolas dira:

1. Erosketen zerrenda bat abiapuntu, produktuak supermerkatuan jaso beharko dituzte.
6 salmenta-posturi lotutako 54 produktu ikasiko dituzte euskaraz:
– Barazkiak: berakatza, kuia, orburua, tipula…
– Frutak eta lekaleak: sagarra, gereziak, dilistak, indabak…
– Esnekiak eta zerealak: esnea, gurina, gazta, ogia, arroza…
– Arrautzak eta haragia: arrautzak, oilasko-hegaltxoak, txahal-xerra…
– Arraina eta itsaskia: txipiroia, olagarroa, otarrainxka, legatz-solomoa…
– Garbiketa eta higienea: orrazia, belakia, xaboia, espartzua, pala…

2. Zerrenda osatuta dutenean, erosketaren prezioa emango zaie, eta zenbateko zehatz hori txanponetan ordaindu beharko dute.
Kontuak atera beharko dituzte, eta euro bateko nahiz 50, 10 eta 5 zentimoko txanponak erabiltzera ohituko dira.

Jolastea oso mesedegarria da; izan ere, arreta, memoria, kalkulua, hizkuntza eta sormena garatzen laguntzen du. Horrez gain, helduak antzeratuz eta erabakiak hartuz, umeek ingurunea ulertzen dute, baita adimen emozionala garatu ere.

Egokia da 6 urtetik aurrerako umeentzat, txanponak ezagutu behar baitituzte. Ez da beharrezkoa irakurtzen jakitea.

Ikasi euskara jolastuz! Ibili supermerkatuan zure gurasoak bezala! Ikasi supermerkatuko 54 produktu euskaraz! Adi egon, gogoratu zerrenda eta ordaindu prezio zehatza txanponetan! 3 izarrak irabaziko ote dituzu?

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

korrika

ELKARBANATU

ORAIN IDATZI

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.