- PRIBATUTASUNA -    

Ubuntu sistema eragilea deskargatu. Euskaraz instalatu eta erabil daiteke.

Eskakizunak:

  • 2 GHz dual core prozesadore edo hobeago
  • 2 GB RAM memoria sistema
  • 25 GB memoria libre disko gogorrean
  • DVD edo USB portuak
  • Interneteko sarbidea

INSTALATZEKO LAGUNTZARIK?

Deskargatzen duzuen bertsioa berriago edo zaharragoa bada, berdin da, zuek deskargatutako artxiboarekin urrats berdinak jarraitu behar dituzue, bideoan agertzen den artxiboa, zuek deskargatutakoarekin ordezkatu behar duzue.

1.- Ubuntu: USB LIVE

Ubuntu instalatzeko behar diren aplikazioak:

  • Ubuntu sistema eragilea.
  • Unetbootin (USB LIVE sortzeko aplikazioa)

Bideoan ikusi zer egin behar duzuen.

 

2.- Ubuntu instalatu

Ubuntu instalatzeko behar diren gauzak:

  • Sortu dugun USB LIVE.

Bideoa ikusi eta urratsak jarraitu.

3.- Euskaraz konfiguratu eta instalatuta dauden aplikazioak eguneratu

Atal honetan, sistema eragilearen hizkuntza eta instalatuta dauden aplikazioak zelan eguneratu behar diren ikusiko duzue. Gogoratu, pasahitza eskatzen dizuenean, saioa hasteko erabiltzen duzuen pasahitza da.

Bideoa ikusi eta urratsak jarraitu.

4.- deb motatako aplikazioak instalatu

Atal honetan, “deb” motatako aplikazioak zelan instalatu behar diren ikusiko duzue. Gogoratu, pasahitza eskatzen dizuenean, saioa hasteko erabiltzen duzuen pasahitza da.

Bideoa ikusi eta urratsak jarraitu.

5.- Driverrak instalatu

Ordenagailu guztiak ez dira berdinak, horregatik kontroladore desberdinak eramaten dituzte (bideo, audio, wifi… txartelak). Ubuntun zelan topa behar duzuen erakutsiko dizuet.

Gogoratu, pasahitza eskatzen dizuenean, saioa hasteko erabiltzen duzuen pasahitza da.

Bideoa ikusi eta urratsak jarraitu.

 

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.