Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa erraztu eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.Ados | Informazio gehiago

Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?

Whatsapp aplikazioa ez dago euskaraz, hortaz, ezin dugu euskaraz erabili. Momentuz ez digu aukera hori ematen, baina bai euskaratzeko, zelan? hemen sakatzen baduzue, Whatsapp-en zerbitzu batera eramango zaituzte, bertan erregistratzen bazarete euskaratzeko aukera izango duzue, horrela poliki poliki guztion artean itzultzen badugu, denborarekin aplikazio hau euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu, ez duzue ezer instalatu behar eta edozein ordenagailutik egin dezakezue.

Itzulpenak momentuan grabatzen dira, ez du ezan nahi momentuan gure whatsapp euskaraz izango dugunik, dena itzuli arte eta Whatsapp erabakitzen duenean orduan euskaraz erabili ahal izango dugu.Poliki poliki denon artean aplikazio hau itzultzen laguntzen badugu ematen diguten aukera honekin, Whatsapp aplikazioa euskaraz erabiltzea lortu dezakegu eta honekin batera, mundu teknologiko honetan, euskarari beste ate bat zabaltzea ere.

Sakatu hemen web orrira joateko.

GEHIEN IRRAKURRIAK

Apple euskaraz

Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?

WhatsApp aplikazioan… non agertzen da Ikurriña?

Libre Office (Windows – Mac OS – Linux)

Dokumentuak, kalkulu orriak, datu baseak… egiteko aplikazioa euskaraz.

Ikusi

AZKEN BERRIAK

2017. urteko estatistikak

Hemen duzue 2017. urteko estatistikak. Orokorrean, emaitzak oso onak izan dira, kontutan izan behar da, web orri hau, ahal denean garatzen dela, hau da, nire denbora librean eta ez dudala diru-laguntzarik ezta babeslerik.

Ikusi

SuEskola Fundazioa

SUESKOLA suteak itzaltzen trebatzeko zentroa da. Teknologia berritzailea erabiltzen da eta benetako suarekin trebatzen ditu ikasleak. Horrek SUESKOLA aitzindari bilakatzen du, bai Euskadin bai estatu osoan.

Ikusi

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Gaur arratsaldean merkataritza-gune batean egon naiz, bertan zeuden telefono eta tableta guztiak aztertu ditut banan banan, helburua, jakitea zeintzuk ahal diren euskaraz konfiguratu eta erabili. Denetarik egon da, baina gehienak euskaraz erabili ahal dira.

Ikusi

Kodi

Internetetik bideoak, filmak, telesailak, telebistako programak ikusi nahi badituzue eta gainera euskaraz, Kodi aplikazioari esker, egin daiteke.

Ikusi

2017. urtean zientzia eta teknologia kategorian irabazlea

Iparra.eus - 2013 | 2018 - Euskal Herria (Basque Country)