- PRIBATUTASUNA -    

Whatsapp aplikazioa ez dago euskaraz, hortaz, ezin dugu euskaraz erabili. Momentuz ez digu aukera hori ematen, baina bai euskaratzeko, nola? hemen sakatzen baduzue, Whatsapp-en zerbitzu batera eramango zaituzte, bertan erregistratzen bazarete euskaratzeko aukera izango duzue, horrela poliki poliki guztion artean itzultzen badugu, denborarekin aplikazio hau euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu, ez duzue ezer instalatu behar eta edozein ordenagailutik egin dezakezue. Itzulpenak momentuan grabatzen dira, ez du ezan nahi momentuan gure whatsapp euskaraz izango dugunik, dena itzuli arte eta Whatsapp erabakitzen duenean orduan euskaraz erabili ahal izango dugu.

Poliki poliki denon artean aplikazio hau itzultzen laguntzen badugu ematen diguten aukera honekin, Whatsapp aplikazioa euskaraz erabiltzea lortu dezakegu eta honekin batera, mundu teknologiko honetan, euskarari beste ate bat zabaltzea ere.

 

 

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.