- PRIBATUTASUNA -    

Check Point-ek, zibersegurtasunean espezializatutako zerbitzuak, WhatsApp aplikazioa duen segurtasun arazo berri bat aurkitu du, kasu honetan, ziberkriminalak mezuak eta elkarrizketak geldiarazteko gaitasuna lortu dute mezuekin nahi dutena egiteko. Mezuak haien boterean daudenean, idatzitakoa aldatu ahal dute eta berriro bidali, hau egiterakoan, bere mesederako probak idatzi ahal dute edo desinformazioa hedatzeko ere.

Horrela, elkarrizketak maneiatzen direnean, edozer gauza aldatu ahal dute, zertarako? edozer gauza egiteko: berri faltsuak idazteko kaosa sortzeko asmoarekin (gogoratu 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago dituela), beste pertsonen mezuetan gezurrak diren gauzak idatzi eztabaidak sortzeko… imajina ezazue, edozer gauza.

Zaurgarritasun hau ikusi eta gero, Check Pointek zuzenean salatu du eta gainera bideo bat egin du, hau egitea posiblea dela erakusteko, hemen behean duzue.

Iturria:Check Point

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.