- PRIBATUTASUNA -    

Jakin berri da laster, azaroak 12an hain zuzen ere, WhatsApp aplikazioak pribatutasun politikak aldatuko dituela eta seguruenik onartu beharko direnak aplikazioa erabiltzen jarraitzeko.

Zeintzuk dira berri horiek?

Asko ez dira izango, hori bai, pribatutasunaren aldetik oso garrantzitsuak izango dira. WhatsApp-an sortutako elkarrizketak eta multimedia fitxategiak, telefono edo tabletetan gordetzeko aukera ematen du, baina eguneraketa berri honekin aukera hau galdu egingo da eta bi aukera emango ditu, Google Drive edo iCloud zerbitzuetan gordetzea.

Horretarako, erabiltzaile bakoitzak baimena eman beharko dio WhatsApp aplikazioari hau posible izateko, printzipioz erabiltzaileak baimenik ez badio ematen epe batean, WhatsApp barik geratuko da.

Non dago arriskua?

Demagun Google Drive edo iCloud erabiltzen duzuela zuen elkarrizketak eta multimedia gordetzeko. WhatsApp esaten duen moduan, bidalitako mezuak eta datuak zifratuta bidaltzen dira “end-to-end encryption” sistema erabiltzen. Arazoa da, segurtasunaren aldetik, Google Driven edo iClouden gordetzen direnean datu guzti hauek, ez dute sistema hau erabiliko, hau da, zifratu barik gordeko dira, hortaz, kontu hauek hackeatuz gero adibidez, datu guztiak eskuragarri egongo lirateke.

Horrela adierazi du WhatsApp enpresak, hemen irakur dezakezue:

Hortaz, zertarako hainbeste tresna mezuak zifratzeko gero gordetzerakoan horrela ez bada?

Google Drive

 

 

iCloud

 

 

Informazio iturria: WhastApp Inc.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.