Mundu osoan dauden Wifi sareak ez dira seguruak, erabiltzen den babesteko sistema (WPA2) errez hackea daitekeela erakutsi du Mathy Vanhoef-ek Lovaina-ko (Belgika) unibertsitateko ikertzailea.Ikerketa hau, KRACK (Key Reinstallation Attacks) izendatu du, hemen sakatzen baduzue, azalpen osoa ikus dezakezue. Mundu osoan dauden Wifi sareak eta routerrak sistema hau erabiltzen dute, hortaz, orain sistema guztiak aldatu beharko lirateke, etxekoak, gobernukoak…
Aditua dena, teknika hau erabiliz gero, saretik pasatzen den trafiko guztia lapurtu dezake (bankuko datuak, pasahitzak, mezuak, emailak…) zeren eta HTTPS protokoloa, zifratuta egoten dena, desenkripta daiteke, beraz, ez zen konexio segururik egongo. Berdin da zein Wifi puntutik konektatzen zareten, etxeko Wifia arriskuan egongo da ere, ondoan duzuen norbait teknika hau jakinez gero, zuen datu guztiak lapurtu ahal dituelako.
Android, Linux, Apple, Windows, OpenBSD, MediaTek, Linksys sistemak kaltetuta dira, momentuz arazoa konpontzeko, Windows eguneraketa berri bat eskuragarri jarri du, beste enpresak berdin egiten hasi dira, Google (Android) adibidez ere, nahiko kaltetuta izan delako. Beraz, eguneraketak instalatu zuen sistemetan ahalik eta arinen.