Windows 7 sistema eragilea, edo antzekoa, erabiltzen baduzu eta euskaraz nabigatu nahi baduzu, hemen azalduko dizut zelan egin behar duzun. Alde batetik Firefox nabigatzailea erabiliko dut eta beste alde batetik Google Chrome, zergatik bi nabigatzaile hauek? gehien erabiltzen direlako.
Firefox euskaraz erabili daiteke osorik, hortaz, ez duzue ezer egin behar euskaraz nabigatzeko, bera bakarrik konfiguratuko da, euskaraz deskargatu nahi baduzue sakatu hemen.
Google Chrome nabigatzailea ezin da euskaraz erabili, beraz, euskaraz ezin baduzu erabili ezin izango duzu euskaraz nabigatu? nabigatzailea nahiz eta euskaraz ez egon, euskaraz nabigatu ahal duzu, nabigatzailea eta nabigatzea ez dute zer ikusirik, gauza bat da nondik egin eta beste gauza bat da zelan egin, horretarako ondo konfiguratuta izan behar duzue, hemen erakutsiko dizuet zelan egin. Hori bai, nabigatzailea euskaraz egongo balitz, hobeto. Bideo honetan erakutsiko dizuet.