Windows: zuen datuak babestu, erabiltzailearen pasahitzarekin ez da nahikoa

241

Gaur lagun baten etxean egon naiz eta segurtasun informatikoari buruz berbetan egon gara. Denbora asko berba egin eta gero, apustu bat egin diot, bere ordenagailua ustea eskatu diot eta bi minututan bere datuak ikusiko nituela esan diot. Apustua galduko nuela esan dit, baina… minutu bat inguru pasa eta gero, nire laguna apustua galdu egin du.

Momentu oso ona iruditu zait bideo tutorial bat egiteko zuei erakusteko. Windows 10 sistema eragilea erabili dut, nire lagunaren ordenagailua. Eguneratuta zuen, azken bola honetan izan diren birusak direla eta beti eguneratzen duela esan dit, erabiltzen duen antibirusa, “Avast” izenekoa da. Adibidea egin eta gero, nire laguna konturatu da, berdin dela zenbat zenbaki edo hizki dituen erabiltzailearen pasahitza, zeren eta ia minutu bat baino gutxiago behar izan dut ordenagailuan sartzeko.

Gomendatzen dizuet, zuen datuak ondo gordetzea eta babestea, ordenagailua enkriptatzeko aukera baduzue, egin. Kontuz non usten duzuen, zeren eta oso erreza da horrelako gauzak egitea. Erabili dudan aplikazioa, segurtasun informatikoan erabiltzen da, sistemei akatsak topatzeko erabiltzen da, baina badaude beste tresna batzuk, oso antzekoak direnak. Beraz, ez pentsa, zuen ordenagailua (Windows) 9.999.999.999 zenbakiko pasahitza duena, babestuta dagoenik.

Hemen utziko dizuet adibide bezala, lagunari egin diodan adibidea.

ELKARBANATU