Euskarazko zuzentzaile ortografikoa.
MICROSOFT WORD
2015eko azaroan kaleratutako Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da honakoa, eta, Windows eta Office berrienetarako prestatuta dago.
NABIGATZAILEAK
Xuxen zuzentzaile ortografikoa hainbat euskarritarako dago eskura; adibidez, web-nabigatzaileetarako. Eta web-nabigatzaile bakoitzarentzako plugin egokia daukagu.
OPEN OFFICE ETA LIBRE OFFICE
Hemendik deskargatu daiteke OpenOffice eta LibreOffice 5.X bertsioetarako prestatutako Xuxen-en azken bertsioa.
Adobe InDesign
Adobe InDesign aplikaziorako ere bada Xuxen bertsio bat. Plugin bat da, eta hitz-zatikatzailearekin batera instalatzen da.
HUNSPELL
Hunspell, hizkuntza morfologikoki aberatsetarako diseinatutako zuzentzaile ortografikoko motor bat da. MySpell-en oinarrituta dago, eta askotan erabili dugu euskarazko zuzentzaileak sortzeko. Teknologia horrek, ordea, baditu muga batzuk, eta, beraz, ez dira berdinak Xuxen.eus-en zuzentzeketa-motorrak eta Hunspellenak ematen dituzten emaitzak. Euskara hizkuntza konplexua da morfologikoki, eta morfema asko erabil daitezke hitz edo forma bat sortzeko.
MACOS SISTEMA ERAGILEAN
Eskuliburu honetan, macOS X sistema eragilean Xuxen 5 txertatzeko eman beharreko pausuak zein diren azaltzen da: Xuxen 5 MAC OS X-en.