- PRIBATUTASUNA -    

WhatsApp-ek argitaratutako azken aldaketen ondorioz, hedabideek ziurtatzen dute Telegram eta Signalen deskargak handitu egin direla. Informazio iturri batera abiatu naiz eta zuekin elkarbanatu nahi dut. Telefonoa hartu dut eta Apple Storera sartu naiz, bertan eskaintzen duen sailkapenean nahiko garbi ikus daiteke zeintzuk diren, orain arte momentuz (2021-01-27) nola dauden sailkatuta deskargen kopuruaren arabera.

Doako aplikazioak aztertzen baditugu, lehenengo postuan Telegram dago. Signal, doakoa da ere, baina kasu honetan zenbait postu beherago dago, 69. postuan. Threema, (Suitzarra) antzekoa den aplikazioa, kasu honetan ordaindu behar da erabiltzeko, horregatik ez da agertzen Telegram edo Signalen atalean, ordaindu behar diren aplikazioen sailkapenean 3. postuan kokatuta dago.

Kontuan izan behar da aplikazio horiek Apple Store osoan sailkatzen direla, eta ez kategorien arabera. iOS sistema eragilean behintzat, jendea Telegram deskargatzen ari da, argi ikus daiteke, baina esanguratsua da ere, jendea 4€ ordaintzen ari dela Threema aplikazioa eskuratzeko.

Androiden kasuan, deskargak horrela daude:

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.