Zenbakiak eta hizkiak

188

Zure haurrak hizkiak eta zenbakiak era erraz eta dibertigarrian ikastea nahi duzu?

Orduan hau da behar duzun jokoa! Jolas honen bitartez, zenbakiak eta alfabetoko hizkiak, bai maiuskulak bai minuskulak ikasiko ditu era desberdinetan.

Hizkien aldetik, minuskulak eta maiuskulak erlazionatzeaz gain, hauen ordena eta marrazteko era ere ikasiko ditu. Mailaka sailkatuta daude mini-joko desberdinak eta jolastu ahala joko gehiago desblokeatuko ditu haurrak. Joko bakoitza hasi baino lehen instrukzioak azalduko dira, eta bukatzerakoan izarren bidezko puntuazioa jasoko da.

Zenbakien aldetik, lehenengo 0-etik 9-ra ikasiko ditu, bai ahoskeraz, baita zenbakien ordena eta baita marrazteko era ere, honetaz aparte, zenbakiak bisualki kantitateekin erlazionatzen ikasiko da ere. Ondoren 10-etik 20-rako zenbakiak ikasiko dira jolasten den bitartean. Hizkien kasuan bezala, hemen ere instrukzioak eta puntuazioak jasoko dira mailak bukatu ahala.

Haurrentzako erakargarriak diren irudi eta grafikoak erabiliz, hizkiak eta zenbakiak ikasiko ditu konturatu gabe eta era errazean jolasten duen bitartean.

Bertsio hau doakoa da iragarkiak sartuta, nahi izanez gero, PRO bertsioa eros dezakezu iragarkirik gabeko jokoa izateko.

Deskargatu hemen:

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU