Read in English | Leer en Español
Dokumentu bat sortzen, editatzen edo aldatzen dugunean, ikusten ez dugun kode luze bat sortzen da, Hash izena duena. Bere funtzioa, sortu dugun hori identifikatzea da. Ez da kode laburra, nahiko luzea da eta ezin da errepikatu, hau da, munduan ezin dira bi Hash kode berdinak egongo.
Duela urte asko sortu zen, egun, Hash mota asko ikus ditzakegu. Bere garaian MD5 motatakoa izan zen lehenengoa, geroago beste batzuk etorriko ziren, hobeagoak, fidagarriagoak eta potenteagoak. MD5 motatakoa ez da asko erabiltzen gaur egun, segurtasun arazoak izan zituen eta ondorioz, ez da oso fidagarria, SHA-1 eta SHA256 dira gehien erabiltzen direnak gaur egun.
ZEIN DA BERE FUNTZIOA?
Imajina ezazue, ordenagailuan 1.000 orrialdeko dokumentu bat egin duzuela. Dokumentu hau gorde eta gero, programa edo terminalaren bitartez, artxibo horren Hash kodea kalkulatu eta gordetzen duzue. Demagun Hash kodea hau dela (orokorrean luzeagoak dira): 8fieje79zja.
Orain, hirugarren pertsona bat etorriko da, ezaguna edo ezezaguna dena, zuen dokumentua ireki eta aldaketa txiki bat egingo du, soilik, dokumentu horri, koma bat jarriko du. Gorde eta gero, sortuko den Hash kode hori, ez da hasieran zuek gorde duzuen bezalakoa.
Programa edo terminalaren bitartez, konproba dezakezue zuen 1.000 orrialdeko dokumentua aldaketan izan duen edo ez, bestela, hainbeste orrialde irakurtzea… ordu asko galduko genuke. Horretarako, badaude interneten, hainbat aplikazio Hash kodeak ikusteko, konparatzeko… Baita internetetik deskargatzen dugunean zerbait identifikatzeko ere. Web orrian kodea eskaintzen digutenean, hori bera bada konproba dezakegu eta ez birus bat edo malware bat.
Internetetik programa bat deskargatzerakoan, leku gehienetan ez dute Hash kodea eskaintzen. Beraz, aplikazioa edo beste zerbait deskargatzen denean, ireki baino arinago, web orrian agertzen den kodea den edo ez ikus dezaket, jakina, konprobaketa hau beti web orri ofizialarekin egin behar da.
Deskargatutako artxiboa hau, Qubes web orrian ikus daiteke, hau da, web ofiziala. Lauki gorrian artxiboaren Hash kodea zein den erakusten digute.
Deskargatu eta gero, konprobatuko dugu, hori bai, artxiboa instalatu edo ireki baino arinago, berdinak direla ikusiko dugu, beraz, deskargatu dugun artxiboa originala da:
Zergatik hau? adibidez, pertsona batek Internetetik aplikazio bat deskargatu, editatu eta gero, kodean, malware bat sartzen du, gorde eta gero guri bidaltzen digu. Irekitzerakoan, birus bat sartuko dugu gure ordenagailuan, konprobaketarik egin ez dugulako. Arazoa da, web orri guztiek ez dutela horrelakorik eskaintzen.