Zer da Iparra

Euskal Herria mundu handi honetan txikia da, baina edonora heldu gara, normalean heldu garen lekuetaraino arrastoren bat utzi dugu, ideia hau buruan sartu zitzaidan eta horrexegatik iparra webgunea sortu nuen, gure hizkuntza, kultura,… zabaltzeko, munduari esateko herri txiki bat bizirik dagoela. Baita hemen bizi garenoi gogoratzeko, mendez mende egindako esfortzu handi hau bizirik mantentzeko, gure hizkuntza batez ere, erabili behar dugula.

Iparra.eus ez dauka diru laguntasunik ezta babeslerik, ez du publizitatetik dirurik jasotzen.

Iparra izena Euskal Herriko iparraldetik dator, nire arbasoak bertakoak direlako, haien omenez izen hau jarri dut.

Eskerrik asko denoi,

Xabier Martin

  • Blogetan 2017
    • Teknologia eta Zientzia kategorian irabazlea izan zen.

  • Izka Mizka 2017
    • IKA MIZKA saioa egin dute Deustoko Unibertsitaren Donostiako Campusean, Lehen Hezkuntza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasleekin parte hartu. Informazio gehiago ikusteko sakatu hemen.

  • 27.000 sinadura bildu
    • Change.org webgunearen bitartez, 27.000 sinadura bildu eta Apple enpesari postaz bidali honako eskariarekin: bere sistema eragile eta gailu guztietan (iPhone, MacOS…) euskara hizkuntza instalatzeko euskaldunok euskaraz erabil ahal izateko.
    • Informazio gehiago hemen.