Threema (Suitza) mezuak bidaltzeko aplikazio bat da. Merkatuan antzeko aplikazio asko daude, adibidez, WhatsApp, Telegram, Signal, Wire… segurutzat har daitezke mezuak bidaltzean eta jasotzen direnean, zifratuak daudelako, baina guztiek ez dituzte berdin babesten erabiltzaileen datuak eta pribatutasuna, aplikazio horiek, telefonoetan ez dute erabiltzaileen informazioa zifratuta gordetzen.
Pribatutasunari dagokionez, aipatu ditudan aplikazio guztiek, telefono-zenbaki bat eskatzen dute gutxienez, Threemaren kasuan, ez da beharrezkoa.
Threema desberdina da pribatutasunari eta segurtasunari dagokienez. Aplikazio hau erabiltzeko ez duzu zure telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa eman beharrik, aukerakoa da, baina ez da beharrezkoa, SIM txartel barik erabil daiteke. Aplikazioa konfiguratzean, erabiltzaileak zorizko zenbaki bat izango du, ID bat, adibidez, “JKKKK890”, beraz, erabat anonimoa izango da.
Kontaktuak gehitzeko, aplikazioa kontaktu-libretan sartzeko eska dezake, edo bestela, ezeztatzen bada aukera hau, kontaktuen IDak eskuz sartu beharko lirateke, “JKKKK890” azaldu dudan bezala.
Zifraketari buruz, Threeema zure mugikorrean instalatzen duzun momentutik, dena zifratzen du, telefono mugikorrean gordeta eta gordetzen den informazioa ere. Duela gutxi auditoria bat izan du (hemen ikusi). Gainera, kode irekikoa da (hemen ikusi).
Ez da doakoa, erabiltzeko ordaindu behar da, behin ordainduz gero, ez da berriro ordaindu behar. Suitzakoa denez, erabiltzaileen datuak Suitzako legeek babesten dituzte.
Nola mantentzen da ekonomikoki? beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu Threemak (Threema education, ikastetxeentzat eta Threema Work enpreseentzat), hilean 2€ ordaindu behar dira zerbitzu horiek erabiltzeagatik. Zerbitzu hauei esker eta banakakoari, bizirik mantentzen da. Bi zerbitzuei buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue, beheko aldean edo izenen gainean sakatuz ikusiko duzue.
Telegram
Telegram-ek ez du WhatsAppen alternatiba seguru bat izateko behar den guztia: aurrez zehazturik, desgaituta dago muturretik muturrerako zifratua, eta mezuak zerbitzari batean gordetzen dira etengabe, non, teorian, zerbitzu-hornitzaileak edozein unetan irakur baititzake.
Signal
Signalek ospe bikaina du adituen artean, eta, zalantzarik gabe, WhatsAppen alternatiba ona da. Hala ere, WhatsApp-ek bezala, erabiltzaileek identifikazio pertsonaleko informazioa eman behar dute: nahitaezkoa da telefono-zenbaki bat ematea. TEn egoitza duen informazio-teknologien zerbitzu-hornitzaile gisa. AEB, Signal ere CLOUD legearen mende dago. Lege horrek zerbitzu-hornitzailearen datuak atzitzeko baimena ematen die Estatu Batuetako agintariei.
Beste alde batetik, Signalek Amazonen zerbitzariak (AWS) erabiltzen ditu, hemen email bai irakur dezakezue horrela dela egiaztatzeko (emaila irakurri– Informazio iturria: signal.org).
Threema
2012an Threema merkaturatu zenean, helburu nagusia WhatsAppen alternatiba bat eskaintzea zen, ahalik eta seguruena eta pribatutasunarekin errespetuzkoa. Hori dela eta, ez da harritzekoa mezulari suitzarra lehiaren mailan egotea, segurtasunari eta datuen babesari dagokienez. “Pribatutasuna diseinuagatik” printzipioari atxikitzen zaizkion lau zerbitzuetako bakarra da: zerbitzuaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren datuak bakarrik sortzen dira, eta Threema datu pertsonalik eman gabe erabil daiteke.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue, Threema, WhatsApp, Telegram eta Signalen arteko konparaketa bat ikusi nahi baduzue, sakatu hemen (Bideoa).
Informazio iturria: